Euskal mobida Amerikar Estatu Batuetan

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-01-31 19:30
10

Aspaldi ikusi genituen euskaldunak(???) zestapuntako herramintaz indioak akatzen western batetan.

Thunder in the sun 1959 (El desfiladero de la muerte)

Gerotxoago etorri zen McGyver ETAk bahituriko turista bat askatzera.

(McGyver soka lepoan duela, kontuz!!)

Zabaldua da bestalde, zine industria estatubatuarra krisian omen dagoenaren zurrumurrua, gidoi berri freskoak falta direla, remake-ak besterik ez dituztela egiten... eta halako batetan berriz ere gutaz oroitu dira guztion nagusi omen direnak.

Gaur iritsi zaidan email batek dioenez bada laSexta katean Anillo-E izeneko telesail bat (ez galdetu zertaz doan sekula santan ez dut eta ikusi)

eta bertan ETAk marinel estatubatuar bat bahitzen du, ondoren Madril inguruko kortijo batetan lekutua omen dagoen kanping denda batetan sartzeko, eta honako eskaera hauek egiteko gobernu amerikarrari:

- Nazio Batuen Erakundean (osea, ONU-n) Euskal Herriaren independentzia babesteko
- Espainiak 500 miloi dolarretako laguntza emateko euskal estatua sortzeko

Dirudienez amaieran generala hiltzea pentsatzen dute eta zuzenean ematen ETAren webgunean. Hil ere katana antzeko zerbaitekin egiten omen dute. Hemen doaz mezuarekin batera bidali dizkidaten irudiak:

Interneten pixka bat gehiago begira jardun dut eta ETAko kide bezala Lucía Solá izeneko argentinar neska liraina agertzen omen da.

Blog honetan telesail honetako kapitulu horretxen elkarrizketak ere agertzen dira. Oso onak :-)

bootxo

bootxo 2007-01-31 20:56 #1

McGyver-en kapitulu hori ikusi ondoren amaitu zen nire bereganako amodio istorioa.
E-ring-ena, berriz, ba hori, betikoa...

Hori dela eta, nire proposamena luzatzen dut hemen: Brave Heart bezalako megaprodukzio bat egitea euskaldunon aldeko jarrera munduan zehar zabaltzeko:

Titulua: Aurrera bolie! (The basque rolling stone bezala ere itzuli daitekeena; komertziala izan daiteke)

Zuzendaria: Alex de la Iglesia (akzioaren aldetik), Juanma Bajo Ulloa (historia psikologikoa garatzeko) eta Montxo Armendariz (rollo amorosoa)

Protagonistak: Estitxu Fernandez (erranen dizuet) eta Julian Iantzi (aupa txabalote!).

Kokapena: Errolanen garaipenarena

Hizkuntza: Euskaraz errodatua eta gero subtituluak ingelesez (Mel Gibsonen bidetik)

Sinopsia: Euskaldun herri jatorra asediatuta bizi da kanpotar erasoengatik, izan ere, beraien kultur anzestralarekin amaitu nahi dute (inbiriagatik eta oso gaizto gaiztoak direlako). Trama historiko honen artean, Estitxu (Lur) eta Julian (Eki) bikote gazte eta ederren maitasun harremana garatuko da. Sufrimendu, extra eta odol litro askoren ondoren Errolanen garaipenarekin amaituko litzateke filma; noski, euskaldunen jatortasuna agerian utziz.

aitorr

aitorr 2007-01-31 23:50 #2

jaja, kristona hauxe!

http://www.youtube.com/watch?v=ThxjumxTQx4

indezent

indezent 2007-02-01 09:29 #3

Jode Bootxo, ni apuntatzen naiz pelikula hori ikustera jajaja eta E-ringeri dagokieonean... ez naiz gai komentariorik egiteko, hitz gabe utzi nauzu.

Ez dakit gogoratzen zareten baina el chacal-en azken bertsioan ere agertzen zen ETAko neska bat. Denak emakumeak izango al dira? Agian horregatik egongo dira hain gutxi kalean zehar gauetan... ba, nire gauzak

Bootxo

Bootxo 2007-02-01 09:59 #4

Indezent, ikusteko lehenago egin egin behar...  Gidoilari lanak egiteko prest? ;-p

indezent

indezent 2007-02-01 10:21 #5

Gidoia izango da errazena, zailena Iantzi eta Estitxu bezelako bi hego kudeatzea izango da. horretarako esperientzia gehiago behar da edo pazientzia gehiago...

borthuzai

borthuzai 2007-02-01 18:34 #6

:-D oso ona bai aitorr :-)
par egiten dugu baina tamalgarria da benetan, eta gero estatubatuarrek Lars von Trier kritikatzen dute bere Dogville filma estatu batuetan kokatu zuelako, zuzendari daniarra sekula han izan ez delarik.

bootxorena berriz, la ostia da! ikaragarrizko ideia!

ea bewaterrek oraindik etb aldean kontaktuak dituen eta presupuestoa lortzen dugun...
ni desde luego extra lanetarako prest, eta gaur egungo teknologiarekin beste pare batekin roldan edo bush berari ere aurre egiteko adina gara!

bootxo

bootxo 2007-02-02 00:54 #7

Bootxok   dioenarekin bat  nator denean, bano hortarako superprodukzio baten adinako dirua da medioak behar ditugu

Bootxo

Bootxo 2007-02-02 09:16 #8

Bai, bai, argi dago dirua lortu beharko dela. Uste duzue Jaurlaritza, Euskaltel, Caja Laborala interesatuta egon daitezkeela hemen inbertitzeko?

Portzierto, azken mezua idatzi duzunak izena uruspatu didazu...

borthuzai

borthuzai 2007-02-02 09:18 #9

Ez dut uste Caja Laborala interesatuko denik indenzent gidoigilea dela enteratzen denean!

Demontre! Azken post horietako bat gehiago eta astelehenean blog-a txapatuta topatuko dek!

indezent

indezent 2007-02-02 12:47 #10

Jode... Autobus zerbitzuekin ezin naiz sartu ala? Horixe bakarrik falta zen! Eta uniko kontuena... hori beste mobida bat da, luzeeeeeeeegia.

Utzi iruzkina: