Stanley Kubrick

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-01-29 19:58
10

Orson Welles-etaz idatzi dut jada birritan. Indezents-en blogean ere David Lynch-etaz mintzo izan gara. Nahastuta ibili naiz. Barkatu. Berorrek behar zuen lehena. Barkatuko al dit jauna.

Baina ez dakit zer esan, nola adierazi, ez dakit.
(nola esan mila bider esandakoa...)
Zuei agian zerbait okurrituko zaizue.

Flying Padre
Day of Fight
Fear and Desire
The Seafarers
Killer's Kiss
The Killing (Atraco Perfecto)
Paths of Glory (Senderos de Gloria)
Spartacus (Espartaco)

Lolita

Dr. Strangelove or: How I Learned To Stop Worriyng And Love The Bomb (Teléfono Rojo. Volamos hacia Moscú)

2001 a Space Odyssey (2001: Una Odisea del Espacio)

A Clockwork Orange (La naranja mecánica)
Barry Lyndon
The Shinning (El Resplandor)
(eta ez galdu beste hau ere :-)

Full Metal Jacket (La Chaqueta Metálica)

Eyes Wide Shut

indezent

indezent 2007-01-30 09:11 #1

Handia zen bai. Ez duzu Eyes wide shoot aipatu ere egin, zuri ere ez al zitzaizun gustatu?

borthuzai

borthuzai 2007-01-30 10:24 #2

Bai, bai, aipatzen dut Kubrick-en argazkiaren gainean justu. Estekak youtubeko filmaren trailerrera zaramatza (Tom Cruise-ren komentario bat du lehenik). Film hau estreinatu zenean arrasate aldetik nenbilen eta bertako zineko pase guztietara joan nintzela uste dut, ez zitzaiten gustatzen! Eta ezin nun sinistu! Banekin nonbait zerbait izan behar zula, baina bertako soinu bandako pianoa eta pare bat plano ezik ez zitzaiten gustatzen! Ez nion mobida harrapatzen! Nere herriko “zinen” ere ikusi nun baina ezer ere ez! Ez zitzaidala ba gustatzen!

Zer ote da gazte izatea!

Orain berriz ikaragarri gustatzen zait. Dan-dan-dana! (hombre, zeremonia raro hortan badaude zenbait gauza ezetz: neska titi-bistan goran oihuka hasten danen adibidez; edo tom cruise bere andrean pentsatzen jartzen denean dauden flash-back kutre batzuk… baino bueno). Bere lanik helduena dela uste dut.

Beraz, badakizue, zuetako norbaiti bere garaian gustatu ez bazitzaion, eman bigarren aukera bat denbora batetara. Niri behintzat azkenerako gustatu eta guzti egin zait!! :-)

indezent

indezent 2007-01-30 11:20 #3

ups, ez dut ikusi baina beno asmatu dut, ez zitzaizun gustatu jaja.Eta gauza bat, Beasaingo zinean pelikula bat ikusi eta ez gustatzea erabat normala da, antizinematografikoa da.

Eta ez dut uste peli honi bigarren buelta bat emanda ere gustatuko zaidanik, Tom Cruiseri pakete gehiegi diot, ezin dut ebitatu

borthuzai

borthuzai 2007-01-31 10:48 #4

Bai, nik aktore kontutaz ezertxoere etzekiat, baino argi asko zeukiat tom cruise eta eduardo noriega aktore txarrak ditukela.

Bestalde, ba nengoen ba ni, orain arte Kubrick aipatu gabe nolatan egon nintzen. kontua da, hemengo honetan berari buruz hitzegiten dudala! Ba nengoen ba ni etzela posible!

bewater

bewater 2007-01-31 18:31 #5

Bazian garaia bai, Oliver Stone eta Guy Ritchi-rekin batera nire gustukoena da (baten batzuk ahaztuko nituen Emir Kusturika adibidez)...ez dut sekula ahaztuko la Naranja Mecanica ikusi nuen lehenengoa aldia, uste dut filme horrek bultzatu ninduela ikasi nuen karrera ikastea...

Bestalde, Tom Cruisen aurkakoa naiz ni ere, baina Noriegaren aurka ez dut ezer, dezente gustatzen zait gainera...

aitorr

aitorr 2007-01-31 23:48 #6

Askotan ahazten den bat da the killing, eta pertsonalki gogokoen daukadana da, edo behintzat gogokoenetarikoen artean dago.

borthuzai

borthuzai 2007-02-01 07:54 #7

Bai, nik ere oso gustoko dut dut pelikula hori. Gogoratzen naiz lehenengo aldiz la2 kateko José Luis Garci-ren “Qué grande es el cine” programa ultraikaragarrian ikusi nuela. Badakizu bertan mahai inguru bat izaten zutela, eta bertan filmak eszena batzutan duen argiztapena natural-zuzena azpimarratu zuten gehien. Pulp Fictionek famatu egin zuen eszena bera bi ikuspuntu desberdinetatik kontatzeko modu hori ere film honetan dago lehenik, Kubrick-ek sortua dela uste dut. Lapur bandako kide zahar batek jefe gaztearekiko duen maitasun homosexuala ere oso ondo agertzen da (Kubrick-en film ia guztietan horrelako aipamenen bat dagoela uste dut). Xake jokoa ere agertzen da (Kubrick jokalari amorratua zen, uste dudanez gaztetan xoxen bat ere irabazi zuen xake jokalari bezala. Errodajeetan ere aktoreen aurka jokatzea (irabaztea) gustatzen omen zitzaion) Eta amaiera.... amaiera berriz, la ostia puta da! Puto perro-patada! :-)

Amuitz

Amuitz 2007-02-03 14:27 #8

Handia ez, monstruo bat da Stanley Kubrick, bere pelikula guztiak ikaragarri gustatzen zaizkit. Eyes wide shut ere, lehenengotik harrapatu ninduen, Cruisek bere paperik onena egiten du. Beste film guztiak ere maisu-lanak iruditzen zaizkit, 2001 Space Odyssey bereziki.

borthuzai

borthuzai 2007-02-04 10:13 #9

Oraintxe interneten topatu dudanez, Spielberg-en AI bezalako proiektu Kubrick-dar gehiago ikusi beharrean izango gara.
Dirudienez Kubrick-en aintzinako zenbait proiektu topatu dituzte bere etxeko sotoren batetan, Kubrick berak ingalaterrara joan zeneko etxebizitza aldaketan galduak izan zirela uste zituenak, eta horietako bat gainera "Lunatic at Large" nahiko garatua omen dago. Orain diotenez Kubrick-ek askotan aipatzen omen zuen proiektu hau galdu izanaren pena, oso ona omen zen...
Christopher Palmer (?) zuzendari izango omen du egitekotan dauden film honek, eta Collin Farrel aktore.

Zer, 1000 pela sarreretan gastatzeak zentzurik izango duela uste duzue?

2007-10-18 16:30 #10

Utzi iruzkina: