Ezezaguna zenean (Asmakizuna I)

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-03-12 19:42

Aspertu xamar nengoen gaur, eta pare bat jolas oso-oso erraz proposatzea pentsatu dut. Lehenengoak "Ezezaguna zenean" du izena (badakit, oso originala izena:-) eta bigarrenak berriz, "Aita, zer demontre da hau?"

Has gaitezen bada:

EZEZAGUNA ZENEAN
Ea asmatzen duzuen norenak diren abesti-hitz zati hauek:

    Non ote daude gure
    Aspaldiko lagunak
    Gu baino lehen sortutako
    Trikitilari onak
    Non ote daude gure
    Aspaldiko lagunak
    Kantuz bizi izanda gero
    Kantuz joan zirenak.

Edota beste hau:

    Tximeleta haiek hegal egiten
    itsasoaren barren aldera
    milaka tximeleta beilegi
    uhinen gainteik

Honekin bai ezta?

    Orain ba du
    bihotz nimiƱo bat
    eta bi hegal
    bi hegal euriz bustiak
    bularra du
    gorri kolorekoa eta
    txantxangorria da

Beno, oraindik asmatu ez dutenentzat azken aukera....

    Bihotz, buztinezko Bihotz,
    Etxe ttiki bat zara,
    Ahula, hauskorra, lau gelatako;

ERANTZUNA: hemen edo ondorengo bideoko erretzailea


Bernardo Atxaga - Zuzenaren arnasa
Uploaded by Antonov


Utzi iruzkina: