Nick Drake
Animoz normal egotea ondo dago....... bai, ondo dago.
Gaur ordea oso pozik nago; eta zer nahi duzue esatea ba, oso ondo dago. Amelie-k Bretodo-ri kaxa itzultzean bezala da dena. Argiaren goxotasuna, airearen perfume usain arina eta hiriaren murmurio geldoa, denak, bikain daude. Arnasa sakon hartu, eta bizitzak horren erraza eta transparentea dirudi!
Baina euforia gehiegi ere ez dut atsegin. Bizitza honetan azken batetan triste egoteko, pozik egoteko baino harrazoi gehiago daude eta.
Dena neurrian.
Eta tarteko sentipen horretan, alegia, poztasuna eta tristeziaren arteko tarte horretan kokatzen da nire ustez Nick Drake-en musika. Musika lasaia, malenkoniatsua, baina argi hari finez bordatua. Badago bere abestietan berak aurkitu ez zuen esperantzarako zirrikitu bat (26 urterekin hil zen antidepresibo gaindosi bategatik). Bere musika entzutea gustatzen zait bai triste nagoenean, eta baita pozik naogenean ere. Musika orekatzailea
Niri, bere hiru diskatatik gehien gustatzen zaidan abestia honako hau da, ea zer iruditzen zaizuen
Things behind the sun
Wikipedian nenbilela berriz, Blur taldean eragin handia izan duela irakurri dut, eta honek egia esan gauza asko esplikatzen ditu. Ea ondorengo bi abesti hauen artean antzekotasunik antzematen duzuen. Gitarra akordeetan eta baxuan batez ere:
Blur Coffe and TV
Nick Drake Hazy Jane II
Inongo diskotan aurkitzen ez den abesti bat ere aurkitu dut goear bertan. Single moduan argitaratu zuen dirudienez Magic abestia, eta nik behintzat ez nuen abesti honen berri. Primerako abestia orkestrazio bikainaz lagundurik.
Magic
Nick Drake-en inguruko weborri interesgarri bat honako hau da:
La Luna Rosa
(Argazki gehiago hemen eta abesti gehiago berriz, beste honetan)
Iruzkinak
i eme 2007-03-03 22:52 #1
Berandu ezagutu nuen Nick Drake eta ez diot atentzio gehiegirik eskeini baña entzun dudana gustatu zait, Pink Moon diskoa bereziki. Jeff Buckley'en bidez ezagutu nuen, bere influentziak dituela eta. Ze esanik ez, Jeff'en aitak Tim Buckley'ek, Nick Drake'en doñuekin zerikusi gehiago duela.
Blur taldea berriz, ez ditut gustoko... abesti onen batzuk badituzte baña entzun eta entzun, eta ezin entzun.
Lotura interesgarria La Luna Rosarena ;)

borthuzai 2007-03-04 06:52 #2
Tim Bukcley e? ez daukat entzuna baina haber zer edo zer topatzen dudan.
Blur berriz, erabat ados. No mola. Baina 13 diskan badituzte pare bat abesti oso on nire ustez. Hau eta hau adibidez (hiper-hiper-intensoak) (aurreko coffe and tv ere, bueno, ez dago gaizki)

borthuzai 2007-03-04 17:19 #3
bale, bale, bale, "hiper"merketu bat dut. Ados :-)

i eme 2007-03-05 09:51 #4
Ez zekiat zergatik baña iruitzen zaidak Tim Buckley'en musika gustatuko zaikela ;)

Utzi iruzkina: