Pantoja - Txintxurreta
Aurreko batetan aipatu dugu Feria de Abril jai andaluza, euskaldun eta katalan batek sortua dela, eta gaurkoan berriz, Pantoja-ren euskalduntasunaz mintzatuko naiz. Bai, bai! Benetan! :-)
Gertatzen dena zera da, Pantoja ez dela Isabel Pantoja soilik, Pantoja, Kantabriako harginek erabiltzen zuten hizkera bat ere badela; "una jerga gremial que utilizaron los canteros de Cantabria y muy especialmente los canteros de Trasmiera" dio wikipediak. Eta ez hori bakarrik:
"...El lenguaje está compuesto en su mayoría por giros seudovascos o vascos, ligeramente deformados.
En su origen esta jerga fue introducida por los canteros de Marquina (Vizcaya) que trabajaron en muchas ocasiones con los de Trasmiera.
Fueron introducidos en dicha jerga no sólo aquellos vocablos
específicos del trabajo de cantería sino giros de otra índole y de un
habla popular cotidiana..."
Egia esan ez dut interneten Pantoja hizkeraren adibiderik topatu, baina hizkera honekin gertatzen den gauza bera gertatzen da dirudienez Burgos-ko Munilla-ko harginen hizkerarekin eta honen adibideak aurkitu ditut. Begira, begira:
Agua: ureta; Cantero: ergina; Carne: araguía; Cura: badía; Si: bai; Sol: usquía; Tocino: urdalla; Ocho: sorchi...
Eta Asturiasko zapatagileen Mansolea hizkeran ere hitz euskaldunak topa ditzazkegu:
Día: agun; Carne: araguía; Muy: ascor; Agua: aureta; Si: Bai; Perra, moneda 10 céntimos: chacurra...
Asturiasko teilagileen hizkera zen Xiriga-n ere aurki ditzazkegu hemen diotenez, Galiziako Latín dos Canteiros-en ere bezalaxe.
Beno, beno, beno! Pantojaren esanahi berri bat ezagutu dugula behintzat! :-)
Baina harginen gaiarekin jarraituz, konturatzen bazarete pare bat aldiz agertu zaigu goran Trasmiera izena. Trasmiera, Kantabriako eskualde baten izena da eta dirudienez, historikoki garrantzia handia izan dute bertako harginek.
Trasmiera eskualdea
Trasmierako harginen lanik ezagunenetakoa, gizarte ondare den XVI. mendeko Madrilgo "Eskorialgo Monastegia" da esate baterako, eta Monastegi honen inguruan ere badugu komentatzea merezi duen bitxikeria bat.
Dirudienez, Escorialgo Monastegiaren eraikuntzan Trasmierako harginez gain bazen euskal jendea bertan lanean, denen buru esate baterako, José de Chinchurreta izeneko Andoaindar bat!!
Eta ez hori bakarrik, Felipe erregearengana joan behar izan zuen egun batetan, eraikuntzan arazotxo batzuk zituztela eta, gauza xelbre bat pasatu zen. (esaten denez Felipe erregeak konfidantza asko zuen Chinchurretarengan eta palazio barnean kapela kendu beharrik ez izateko baimena emana zion) Erregeak, eraikuntzan zituzten arazoak zeintzuk ziren Chinchurretari galdetu zionean, honek:
"Mingorria jauna"
esan omen zion. Mingorria, sarampioia. Langileak mingorriak jota omen zeuden lanik egin ezinik. Orduan, erregeak eskutan zituen baliabide guztiak zuzendu omen zire langileak zeudeneko lekura, eta berari, Mingorria izena jarri.
Bai, bai! Hala da! Badago Ávila-n Mingorría izeneko herri bat!
Mingorria-ko plaza
Eta noski, goierri aldekoren bat hau irakurtzen ari bada konturatuko zen Chinchurreta edo Txintxurreta Andoaingoa soilik ez, baizik eta goierrikoa ere badela. XVII. mendean Lazkaoko alkate izan ziren Txintxurreta batzuk badira, eta Beasainen berriz, agian familia horren sorburu izango den Txintxurreta baserria dago.
(argazkia hemen)
Toti Martinez de Lezea honetaz guztiaz enteratzen bada!
-----------------------------------------------------------------
JL eta PI-ek kontatuetan oinarritua.
Iruzkinak
indezent 2007-04-27 09:20 #1
Toti enteratzen bada etzekiat ze gertauko deken baino CIA hi holako desaprobetxauta haola enteratzen badek seittun hao Ameriketan espioitza lanetan. Hoi dek ikertzaile griña!
Utzi iruzkina: