Abizenak

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-15 18:13
4

Gauza kuriosoa da dudarik gabe jendearen elkarren arteko antzekotasunarena. Guk gerorrek, munduko beste punta bateko pertsona baten antza izan dezakegu esate baterako. Askotan gertatzen da baita ere toki ezezagun batetara joan adibidez, eta ezagutzen dugun jendearen aurpegiak ikustea nonahi. Zihurrenik ezagutuko dituzue baita ere ohikoak bihurtu diren telebista saioetako “parecidos razonables” atalak: txakurrak jabeen antzaz, jende arrunta holywood-eko aktoreen berdin berdinak...

Bai, kasualitateak azken batetan. Baina kuriosoak.

Ni beti izan nahiz oso txarra jendeari antzekotasunak bilatzen. Horrelako gauzetaz ez naiz enteratzen. Bestelako kontu bat bada ere, orain gutxi konturatu nintzen adibidez Homer eta Homero izen berdina direla :-)

Homer            Homero

Kuriosoa bai, baina kasualitatea azken batetan.

Ez dakit, niretzat, garrantzitsuagoa da sustraietara jotzea, itsurazko antzekotasunetara baino, bi pertsonen arteko erlazio virtual batetara baino, jendearen benetako erlazio zuzenetara joatea. Hots, abizenetara. (ikusiko duzue :-)

Kuriosoa da urrunekoak diruditen bi pertsonaia erabat desberdin abizenez erlazionatua daudela konturatzea, eta hortaz, noizbait agian familiakoak izan zirela pentsatzea. Bai, bai, oso interesgarria. Begira bestela ondoko adibide hauek ;-)

Jaime de Marichalar                              Manu Maritxalar

Cayetana Martínez de Irujo                Juan Martínez de Irujo

Boris Izaguirre                                        Koldo Izagirre

Ondoro Osoro                                          Jasone Osoro

Ozzy Osbourne                                    Bertin Osborne

Juan Carlos I de Borbon                          Bourbon

AH! NOSKI! AZKEN HONEK GAUZA ASKO ESPLIKATZEN DITU!!

ElRey.mpg
Uploaded by xavispeedy

IE-k etengabe errepikatzen digun (eta baita guk gozatu ere) Ozzy eta Bertin-en txistean oinarritua

xa2er

xa2er 2007-05-16 00:21 #1

Ozzy Osbourne falta zaik ta ez dik ba gure Bertinen itxura handirik...

1998an belodromoan Black Sabbathekin ikusi nian ta nazkatu nintzean. Ez diat tipo hori agoantatzen.

Bootxo

Bootxo 2007-05-16 14:47 #2

Oso post ona, Borthuzai! Beste bat geituko dut:

Koldo Izagirre eta Boris Izagirre

borthuzai

borthuzai 2007-05-16 19:24 #3

eskerrikasko xa2. konpondu diat arazotxoa.

hire proposamena berriz, kontuan hartua bootxo.

HAUXE BAI FREAKY KUADRILLA!

2009-01-26 17:38 #4

Utzi iruzkina: