Gofinondo

No profile photo antzinakeriak | 2015-09-19 12:37

  Ni bezelako sasijakintsuentzat, filologia arloetan zutoin sendorik ez dugun gehienentzat, mendeetan zehar euskal abizenek egin duten ibilbidea liluragarri gertatzen zaigu.   Nire buruaren barruan eratzen ditudan eskemetan, -ondo atzizkia daramaten abizenak bi bidetatik datoz: alde batetik gauza baten ondoan dagoena ( Elizondo, Sorondo, Ugartondo) edo arbol mota baten unitatea (Intxaurrondo, Aretxondo,...) Harritzen nauena da zuhaitz batzuen kasuan oso arraroak izatea bukaera hau. Esate baterako ez da Pagondo abizena ikusten, eta bai Pagoaga, Pagatza, Pagadigorria. Gauza ber...


Galletak

No profile photo antzinakeriak | 2014-06-20 10:20

Ez dut gogoratzen noiz gertatu zitzaidan. Hotzikara moduko bat jasan nuen. Eskela batetik Galletabeitia abizena nire begietara ailegatu zen. Nahiko hedatua da abizen hori Bizkaiko Ipar-Ekialdean. Ispaster, Ea, Gizaburuaga, Lekeitio,,,,, dira "bere eremu naturala". Nire ezinegonak ez zuen momentu hartan sendatzerik. Berez, Galletabeitia batek beharrezkoa du aurreko Galleta bat. Aspaldiko Aguilar de Campoótar bat etorri ote zen Bizkaiko bihotzean dagoen eremu horretara?. Fontanedakoa edo Gullongoa zen etorritako Maria Galleta hura? Azkenean baretu egin dut nire barruko dardara. Ez dago...


Uropinda

No profile photo antzinakeriak | 2014-03-14 07:10

Oso gazte ginela, anaia eta biok telebistaren aurrean, orduko TVEko Telediarioa ikusten ari ginen (TVE besterik ez zegoen orduan). Orain bezela, orduan ere kirolak eta eguraldia ziren berrien azken atalak, eta orain ez bezela, mendiko ate problematikoen zerrenda ematen zuten telebistan ere. Probintzietako zerrenda alfabetikoaren arabera sailkatuta zetozen  "cerrados" eta "con cadenas" zeuden mendateak, eta azkena Bizkaia (Vizcaya, noski). Eta esatariak: "y en Vizcaya, Uropinda".    Lehen momentuan, begirada tentel bana gurutzatu genuen elkar, "zer esan du honek" pentsatu eta ...


 Ezer berezirik aurkitu gabe ematen dut ordu luzeak, askotan, Genealogiaren uretan "apellidutan".    Orokorrean,neure zuhaitz genealogikoaren adarren batetik, Tarzan (edo tximino) baten modura, beste zuhaitzetara jausi eginez. Nire odoleko antzinako baten ezkontidea hartu, eta honen familia arakatzen alferrik galtzen dut minutu edo ordu mordo bat.    Abizen arraro, berezi, euskal kutsu zalantzezkodunak topatuz gero, hor sartzen naiz, su ta ke.Carasatorre da kuriosoenetako bat. Jaime de Querexetaren "Diccionario onomástico y Heraldico" liburuak esald...


   Agian ikasketak zientzietan egin nuelako, zenbakiak lagun, eta humanitateetatik urrun, betidanik liluratu nau linguistikak. Terra incognita hori erakargarria izan dut beti, hizkuntzen eboluzioaren arloa, batez ere.Nire erdaltasunetik ikusitako andaluzera bezain bitxia egiten zait nire erdi-euskaltasunetik entzundako bizkaiera.    Eta bizkaiera diot, euskalkien artean aldatutakoena iruditzen baitzait, bere egitura formaletik ahozko formara horren aldenduta, "orain egin behar dot" hasita "oñ iñ biot" ailegatzera. Baxenafartarrei euren arteko hizkera entzun...


Lehengo mendeetan euskal eremuan aritzen ziren iskribauak eta apaizak euskaldunak zirela ez dago dudan jartzerik. Abizenetatik tiraka, haren bertokotasuna argia da, ez dira arrotzak. Hale ere, kasta burokratiko honi gaztelar hezkuntza nabaritzen zaie askotan.Euskaldun jator bati, eta baita ni bezalako ezjator bati ere, zuzen datorkio gogoari "-ren" atzizkia jabetzaren ikurra dela, eta Loperena , Mariandresena edo Martikorena abizenak idazteko unean argi eta garbi ikusten dugu Lope, Maria Andres edo Martin aspaldiko baten izena etxeari lotuta geratuko litzatekeela, eta ondorengoek (edo etxek...


Abizenen inguruan

ilunargi 1456147837965 ilunargi | 2007-10-15 17:50

Duela asko bueltaka ari natzaiola gai honi...eukal abizenen inguruan, alegia. Ados nago euskara idazten hasi zenean, gramatilkalki arau sendorik edo propiorik ez genuela; horregatik "Etxegarai" bezalako abizen euskaldunak modu ezberdin askotan idatzia aurki zitekeen, "Etchegaray" adibidez. Baina gauzak zeharo aldatu dira, ta euskal gramatika ez da atzean gelditu. Gaur egun badugu gure fonetika adierazteko edo idazteko modua, eta beste era batean idaztea akats bezala hartu beharko litzateke. Beraz, euskaldun jatorria duten izen eta abizen eta izen guztiak euskal idazkeran behar lukete izan. ...


Abizenak

4
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-15 18:13

Gauza kuriosoa da dudarik gabe jendearen elkarren arteko antzekotasunarena. Guk gerorrek, munduko beste punta bateko pertsona baten antza izan dezakegu esate baterako. Askotan gertatzen da baita ere toki ezezagun batetara joan adibidez, eta ezagutzen dugun jendearen aurpegiak ikustea nonahi. Zihurrenik ezagutuko dituzue baita ere ohikoak bihurtu diren telebista saioetako “parecidos razonables” atalak: txakurrak jabeen antzaz, jende arrunta holywood-eko aktoreen berdin berdinak...Bai, kasualitateak azken batetan. Baina kuriosoak.Ni beti izan nahiz oso txarra jendeari antzekotasunak bilatzen....


Azken iruzkinak