Kirurgia onomastikoa

No profile photo antzinakeriak | 2014-02-05 07:37

Lehengo mendeetan euskal eremuan aritzen ziren iskribauak eta apaizak euskaldunak zirela ez dago dudan jartzerik. Abizenetatik tiraka, haren bertokotasuna argia da, ez dira arrotzak. Hale ere, kasta burokratiko honi gaztelar hezkuntza nabaritzen zaie askotan.

Euskaldun jator bati, eta baita ni bezalako ezjator bati ere, zuzen datorkio gogoari "-ren" atzizkia jabetzaren ikurra dela, eta Loperena , Mariandresena edo Martikorena abizenak idazteko unean argi eta garbi ikusten dugu Lope, Maria Andres edo Martin aspaldiko baten izena etxeari lotuta geratuko litzatekeela, eta ondorengoek (edo etxeko biztanleek) deitura gisa eramango lutekela auzokideek jarritako izen hori.

Zumarragan jaio zen gure Juan Jose  Martikorena gaixoa. Segidan ikusiko duzuen hango parrokiako Bateoen Liburuan datorren inskripzioaren erregistroa.
    ( http://mendezmende.org/es/partidas   webgunean ikus dezakezue )

Extracto de Partida de Bautismo
Identificación
Nombre:     Joan Jose
Apellidos:     Marticorena, Goenaga
Fecha:     1787-06-18
Padre:     Martin, Marticorena, Lizarza
Madre:     Josefa, Goenaga, Jauregui
Observaciones:     ----------
Localización
Fondo:     Parroquia de Nuestra Señora de la Asunción, en ZUMARRAGA
Título:     6º Bautismos
Folio/Página:     112v
Nº Partida:     ----------
Perteneciente a Diócesis:     Pamplona
Territorio Histórico:     Gipuzkoa
Código de Referencia:
(Para citaciones)     Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián
DEAH/F06.163//3323/001-01(f.112v,nº--/B1787-06-18)
Signatura:     3323/001-01
Sig. Microfilm:     M191-03
Sig. Digital:     332300101-0113
Registro Informático:     1012573
Data Versión:     2012-12-27
 

    Urteak joan, urteak etorri eta Arrasateko Uribarri elizatera ezkondu zen. Bitan gainera. Eta bietan egingo zuen anputazioa Uribarriko apaizak. Bigarrenean, Martina emaztea hango eliz-barrutikoa zela eta, Oñatin egin zen ezkontza, eta askoz jantziago zen apaiza. Zuzen-zuzen idatzi zuen izen-abizenak. Uribarrin berrerregistratu eta berriro akatsa, Martikorena abizena moztu eta Martin izena eta Corena abizena bihurtu.   

 
  Resultados de la búsqueda de registros: Matrimonios
Fecha                       Esposo                                                                 Esposa                                        Municipio    
1816-04-29     Josef Martin Corena Goenaga     Melchora Heriz Arrue     Arrasate Uribarri
1832-04-22     José Marticorena Goenaga                        Martina Elorza Moyua     OÑATI   
1832-05-22     Jose Martin Corena Goenaga                        Martina Elorza Mayora     Arrasate Uribarri    

   Burugogorra Uribarriko apaiza, eta semeei ere ablazioa egin zien.

Bautismo
Fecha                         Nombre y apellidos                          Padre                                                         Madre          
1833-06-05     Casilda Francisca, Corena, Elorza      Jose Martin, Corena, Goenaga                  Martina, Elorza, Moya    
1835-11-24     Esteban, Corena, Elorza                  Martin, Corena, Goienaga                   Martina, Elorza, Moya    
1838-07-13     Josefa, Corena, Elorza                              Jose, Corena, Goienaga                   Martina, Elorza, Moyua    
1842-03-08     Juana Agustina, Corena, Elorza          Jose Martin, Corena, Goienaga                  Martina, Elorza, Moyua    
1847-05-20     Jose Bernardino, Corena, Elorza        Jose, Corena, Goyenaga                  Martina , Elorza, Moya


   Ez dut bilatu semeek gauzatutako segidarik, bai alabeenak, eta gaur egun desagertuta dago Corena hankamotz hau.    


Utzi iruzkina: