Oñatiko baserri bat da Elortondo. Argentinako hiri bat ere. Paper zaharrek kontatzen dutenez, 1642gn. urtean, Elorregiko San Prudentzioren erromerian liskarretan hasi ziren Bergara eta Oñatiko gazteak. Oso egoera arrunta izaten omen zen herrien arteko mugetan, jaietan batez ere. Denok dakigu alboko herritik "gure" neskak lapurtzera etortzen direla eta ardoz (orain gintonikaz) bustita garenean, ageriago ikusten dugu arrotzek ebasteko duten joera hori. Alkoholik gabe ere, telebista agertu aurretik, igandeko arratsaldeak egokiak ziren oso, alboko herriko umeekin harrika hasteko...
Blog honi begiradatxoren bat botatzen duzuenek badakizue abizenen aldaketek erakartzen nautela. Izan ere, are erakargarriagoak haren jatorria usnatzera urreratzen ez naiz neurrian. Erdal abizenek euskal kutsua hartzen dute batzuetan, eta besteetan, gehiagoetan akaso, euskal abizenak erdaratzen dira, hemendik kanpo barreiatzen direnean batez ere, baina etxean ere gertatzen da. Nik ikusitakoa da Larrañaga bat La Rañada bihurtuta Kantabriako partean, paper ofizial batean. Gutxi-asko alfabetuta gauden denbora hauetan, ikusi eta abisatu, eta zuzentzen da akatsa, baina ...
Lagunekin izandako solasaldi baten harira, gogora etorri zaidan kuriositate bat komentatzera nator. Arraunketaren denboraldi osoan, erdarazko Radio Euskadin , behin eta berriro "Onyarbi" (edo Onddarbi, zuzenago idaztearren) esan ohi du esatari batek aurtengo garaile suertatutako trainerua izendatzeko. Badakit irratiko (edo telebistako) esatariek isildu gabe pasatu behar dutela euren txandako minutuak, kirol arloan batez ere, eta behartuta sentitzen direla esaldi eta hitz berberak saihestera. Maisua zen abilidade horretan gure haurtzaroko Matias Prats ekidinezina, et...
Ni bezelako sasijakintsuentzat, filologia arloetan zutoin sendorik ez dugun gehienentzat, mendeetan zehar euskal abizenek egin duten ibilbidea liluragarri gertatzen zaigu. Nire buruaren barruan eratzen ditudan eskemetan, -ondo atzizkia daramaten abizenak bi bidetatik datoz: alde batetik gauza baten ondoan dagoena ( Elizondo, Sorondo, Ugartondo) edo arbol mota baten unitatea (Intxaurrondo, Aretxondo,...) Harritzen nauena da zuhaitz batzuen kasuan oso arraroak izatea bukaera hau. Esate baterako ez da Pagondo abizena ikusten, eta bai Pagoaga, Pagatza, Pagadigorria. Gauza ber...
Mendizale guztiek ezagutuko duzue "Concurso de Centenarios" historikoa. Urte asko daramagu zaletuek arauak betetzen eta gailurretara ailegatzen. Lehen zerrenda ageri zenetik urte asko pasatu dira, larogeitik gora uste dut, eta noizean behin zerrenda hori birmoldatzen dute Federazioak dituen adituek. Gaur egun, Euskal Herri osoko eta Espainia aldeko eta Pirinio aldeko mendi ezagunenak igo ditzakegu "Concurso" hori gainditzeko.Azken birmoldaketa aurten izan da eta aldaketa batzuk sartu dira. Altuera edo kokapena gaurkotu dute kasu batzuetan, mendi bat edo beste sartu edo kendu besteetan, bain...
Blog honetan hasi nintzenean, genealogiari eta hizkuntzari lotutako bitxikeriak azaltzeko intentzioarekin izan zen, euskal abizenek bereziki eta baita ere hizkuntza berak jasaten dituzten ostikadak zabaltzeko.Baina hortik kanpo aurki daitezke hainbat perlatxo politak. Erdaraz esaten den modura " el que mucho habla, mucho yerra", eta erdaraz botatakoak izango dira gaurkoak.Telebista begiratzeko ohitura ez dudan eguerdiko orduetan, RTVEko "la 2"ek ematen duen errepikapenetan, bi kapitulo ederrak ikusteko aukera izan dut azken egunotan."España, entre el cielo y la tierra" sortari ...
Ez dut gogoratzen noiz gertatu zitzaidan. Hotzikara moduko bat jasan nuen. Eskela batetik Galletabeitia abizena nire begietara ailegatu zen. Nahiko hedatua da abizen hori Bizkaiko Ipar-Ekialdean. Ispaster, Ea, Gizaburuaga, Lekeitio,,,,, dira "bere eremu naturala". Nire ezinegonak ez zuen momentu hartan sendatzerik. Berez, Galletabeitia batek beharrezkoa du aurreko Galleta bat. Aspaldiko Aguilar de Campoótar bat etorri ote zen Bizkaiko bihotzean dagoen eremu horretara?. Fontanedakoa edo Gullongoa zen etorritako Maria Galleta hura? Azkenean baretu egin dut nire barruko dardara. Ez dago...
Galaziarrei idatzitako epistoletan zera esan zuen San Paulok :Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan. Eta mezatan honako hau irakurri eta berehala, irakurleak "Jaunak esana" amaitzen du. Gaizki, oso gaizki ulertu zuten momentu eta leku askotan santu, katoliko apostoliko eta erromakoa den elizako artzaiak. (Bide batez, ardirik ezagutzen ez duten lekuetan, ez dakit nola esango den "artzain ona, beren ardien ald...
Oso gazte ginela, anaia eta biok telebistaren aurrean, orduko TVEko Telediarioa ikusten ari ginen (TVE besterik ez zegoen orduan). Orain bezela, orduan ere kirolak eta eguraldia ziren berrien azken atalak, eta orain ez bezela, mendiko ate problematikoen zerrenda ematen zuten telebistan ere. Probintzietako zerrenda alfabetikoaren arabera sailkatuta zetozen "cerrados" eta "con cadenas" zeuden mendateak, eta azkena Bizkaia (Vizcaya, noski). Eta esatariak: "y en Vizcaya, Uropinda". Lehen momentuan, begirada tentel bana gurutzatu genuen elkar, "zer esan du honek" pentsatu eta ...
Nire zalekeriak ezagutzen dituzten lagunek, abizenei buruzko galderak behin baino gehiagotan egiten didate, ea nik zer dakidan entzun edo ikusi duten abizen arraro baten inguruan. Normalean, susmoak baino ezin dizkiet ematen, baina hortik hasita bilaketa berrian sartzen ohi naiz. Pasa den astean Lazarobaster abizena atera zen solasaldian. Lanean ezagututako batek zeramala eta, hasi zen lagun bat, eta nire ustez desitxuratutako beste abizen batetik zetorrelakoan nengoela erantzun nion. Arakatzeko konpromezua hartu nuen eta horrela topatu dut iturburua. Beste askoren modura, apaiz ilust...
Gehien gustatzen zaidan zientzia(?) Genealogia da, eta hor nabil amateur moduan. Zaletasuna da, ez lanbide edo ofizioa. Topatzen ditudan bitxikeriak edo txikikeriak, hemen barreiatzeko intentzioarekin hasi naiz blog honetan. Lagun batek zera esan zidan behin "Cómo te gustan las antiguallas!" Ez dakit goiko izenburua ondo doakion "antiguallas" esangura horri, itzulgailuak "zaharkinak" ematen baitu, niri behintzat politagoa iruditzen zait. Erdaldun petoa izanik, euskaraz idazteko atrebentzia lehen bitxikeria da, dudarik gabe. Sasieuskaldun asko gaude, eta argi daukat euskal kulturari zor diogun ekarpena zertan datzan : hankasartze eta sintaxiaren kontrako ariketen bidez zuen algarak sortzea. Nirekin edo nitaz barre egiteko nire bedeinkazio osoa duzue. Ez izan krudelegiak.