antzinakeriak

Artxiboa


Gehien gustatzen zaidan zientzia(?) Genealogia da, eta hor nabil amateur moduan. Zaletasuna da, ez lanbide edo ofizioa. Topatzen ditudan bitxikeriak edo txikikeriak, hemen barreiatzeko intentzioarekin hasi naiz blog honetan. Lagun batek zera esan zidan behin "Cómo te gustan las antiguallas!" Ez dakit goiko izenburua ondo doakion "antiguallas" esangura horri, itzulgailuak "zaharkinak" ematen baitu, niri behintzat politagoa iruditzen zait. Erdaldun petoa izanik, euskaraz idazteko atrebentzia lehen bitxikeria da, dudarik gabe. Sasieuskaldun asko gaude, eta argi daukat euskal kulturari zor diogun ekarpena zertan datzan : hankasartze eta sintaxiaren kontrako ariketen bidez zuen algarak sortzea. Nirekin edo nitaz barre egiteko nire bedeinkazio osoa duzue. Ez izan krudelegiak.