Lazaro euskalduna

No profile photo antzinakeriak | 2014-03-05 17:59

 Nire zalekeriak ezagutzen dituzten lagunek, abizenei buruzko galderak behin baino gehiagotan egiten didate, ea nik zer dakidan entzun edo ikusi duten abizen arraro baten inguruan. Normalean, susmoak baino ezin dizkiet ematen, baina hortik hasita bilaketa berrian sartzen ohi naiz. Pasa den astean Lazarobaster abizena atera zen solasaldian. Lanean ezagututako batek zeramala eta, hasi zen lagun bat, eta nire ustez desitxuratutako beste abizen batetik zetorrelakoan nengoela erantzun nion. Arakatzeko konpromezua hartu nuen eta horrela topatu dut iturburua. Beste askoren modura, apaiz ilustratu baten euskañolkeria ematen du itxuraldaketa honek.

   Jarraian ikus ditzakezue nola ezkondu zen Mendarora 1805gn. urtean Antonio Lasagabaster Garay atxalbaltarra, eta nola daude idatzita han jaiotako seme-alabak.

1805-11-04     Antonio, Lasagabaster, Garay     Magdalena, Yriondo, Ansola     MENDARO    

1809-12-04     Domingo Antonio, Lazarobaster, Yriondo        
1811-10-15     Teresa Josefa, Lazarobaster, Yriondo    
1813-08-27     Josef Maria Ceferino, Lazarobaster, Yriondo    
1816-05-18     Juan Josef, Lazarobaster, Yriondo    
1824-03-21     Benito Francisco Joaquin, Lazarobaster, Yriondo    

   Eta Lazarobaster abizena sortu zen, per in secula seculorum.


Utzi iruzkina: