Galletak
Ez dut gogoratzen noiz gertatu zitzaidan. Hotzikara moduko bat jasan nuen. Eskela batetik Galletabeitia abizena nire begietara ailegatu zen. Nahiko hedatua da abizen hori Bizkaiko Ipar-Ekialdean. Ispaster, Ea, Gizaburuaga, Lekeitio,,,,, dira "bere eremu naturala".
Nire ezinegonak ez zuen momentu hartan sendatzerik. Berez, Galletabeitia batek beharrezkoa du aurreko Galleta bat. Aspaldiko Aguilar de Campoótar bat etorri ote zen Bizkaiko bihotzean dagoen eremu horretara?. Fontanedakoa edo Gullongoa zen etorritako Maria Galleta hura?
Azkenean baretu egin dut nire barruko dardara. Ez dago jatorra den ez Galleta ez Galletabeitiarik ere. Ispasterko Gallate etxea omen da abizen hori iturburua, eta Gallate eta Gallatebeitia izan dira denak, XIX garren mendera arte. Baina 1850-1860 bueltan hasi ziren Galletebeitia, Gallatabeitia eta Galletabeitia nahasten, apaiz malapartatu eta "cultillo" batek (edo batzuk, akaso) bataioetako inskripzioetan jarrita. Eta hor geratu da, betirako. Horrelakorik egin du gure ezjakintasunak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: