Epistolak

No profile photo antzinakeriak | 2014-03-24 18:00

   Galaziarrei idatzitako epistoletan zera esan zuen San Paulok :Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan.
   Eta mezatan honako hau irakurri eta berehala, irakurleak "Jaunak esana" amaitzen du.
   Gaizki, oso gaizki ulertu zuten momentu eta leku askotan santu, katoliko apostoliko eta erromakoa den elizako artzaiak. (Bide batez, ardirik ezagutzen ez duten lekuetan, ez dakit nola esango den "artzain ona, beren ardien alde bizitza ematen duena" esaldi famatua).
   Natorren harira: orain dela 120 urte gutxi gora behera, Argentinako Mendoza hirian ez zegoen juduen eta jentilen arteko diferentziarik (Jaungoikoak esandakoa ondo betetzen zuten, hitzetan behintzat).
Eskrituretako izpirituari dagozkien interpretazioari buruz, ez dut uste oso fin ibiltzen zirenik. Bataioen partidetan, etiketa pilo bat zegoen jendea bereizteko : criollo, pardo, argentino, oriental, italiano, español, mendocino. Ez judu eta ez jentil.  


Utzi iruzkina: