Kategoria: juduak
Galaziarrei idatzitako epistoletan zera esan zuen San Paulok :Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan. Eta mezatan honako hau irakurri eta berehala, irakurleak "Jaunak esana" amaitzen du. Gaizki, oso gaizki ulertu zuten momentu eta leku askotan santu, katoliko apostoliko eta erromakoa den elizako artzaiak. (Bide batez, ardirik ezagutzen ez duten lekuetan, ez dakit nola esango den "artzain ona, beren ardien ald...
Hiru lagun, eta laugarren batek utzitako hutsunea, soldaduska garaian bere burua hil zuenean. Bata bestearen ondoren, aldi batez erotzen hasiko dira, nor bere modura. Bat ezkondu egingo da, eta bi baino ez dira geldituko txandakako eromen haietan, laugarren lagunari konpainia egiten. Noiz arte, ordea? Gaur, Xerezaderen Artxiboan, Etgar Keret idazle israeldarraren umore beltz eta xamurra, Itziar Otegiren itzulpenean. ATALA JASITEKO SAKATU HEMEN ESKUMAKO BOTOIAZ MUSIKA (Abesti hauek ez dira Jamendotik hartuak): Eli Degibri: "Manic Depressive". Israeli Song Om...