Epistolak

No profile photo antzinakeriak | 2014-03-24 18:00

   Galaziarrei idatzitako epistoletan zera esan zuen San Paulok :Ez da jadanik bereizketarik juduaren eta judu ez denaren artean, esklaboaren eta librearen artean, gizonezkoaren eta emakumezkoaren artean, zuek guztiok bat baitzarete Kristo Jesusengan.    Eta mezatan honako hau irakurri eta berehala, irakurleak "Jaunak esana" amaitzen du.   Gaizki, oso gaizki ulertu zuten momentu eta leku askotan santu, katoliko apostoliko eta erromakoa den elizako artzaiak. (Bide batez, ardirik ezagutzen ez duten lekuetan, ez dakit nola esango den "artzain ona, beren ardien ald...