Kategoria: gofinondo
Ni bezelako sasijakintsuentzat, filologia arloetan zutoin sendorik ez dugun gehienentzat, mendeetan zehar euskal abizenek egin duten ibilbidea liluragarri gertatzen zaigu. Nire buruaren barruan eratzen ditudan eskemetan, -ondo atzizkia daramaten abizenak bi bidetatik datoz: alde batetik gauza baten ondoan dagoena ( Elizondo, Sorondo, Ugartondo) edo arbol mota baten unitatea (Intxaurrondo, Aretxondo,...) Harritzen nauena da zuhaitz batzuen kasuan oso arraroak izatea bukaera hau. Esate baterako ez da Pagondo abizena ikusten, eta bai Pagoaga, Pagatza, Pagadigorria. Gauza ber...