antzinakeriak

 Ezer berezirik aurkitu gabe ematen dut ordu luzeak, askotan, Genealogiaren uretan "apellidutan".    Orokorrean,neure zuhaitz genealogikoaren adarren batetik, Tarzan (edo tximino) baten modura, beste zuhaitzetara jausi eginez. Nire odoleko antzinako baten ezkontidea hartu, eta honen familia arakatzen alferrik galtzen dut minutu edo ordu mordo bat.    Abizen arraro, berezi, euskal kutsu zalantzezkodunak topatuz gero, hor sartzen naiz, su ta ke.Carasatorre da kuriosoenetako bat. Jaime de Querexetaren "Diccionario onomástico y Heraldico" liburuak esald...


Betiko izenak

No profile photo antzinakeriak | 2014-02-20 10:58

Autobusean gertatua. Erdaraz, noski. "Zorionak, aitona izan zarela enteratu naiz. Nola du izena?". Eta besteak "Eskerrik asko. Cecilia da", irribarrez esaten du. Lehenak, berriro, entusiasmo askorik gabe "Oso polita. Gaurkoan ez dira horrelako izenik asko entzuten". Eta aitonak "Lehengo egun baten lehiatilara (funtzionario bat, akaso) etorri zitzaidan neska bat eta ez dakit zer izen esan zidan. Orain jartzen diren horrelako euskal izen arraro bat. Esan nion klasean behintzat ez nahasteko balio izango lukeela, eta berak ezetz, lau direla klasean bere izena dutela". Eta segidan " Ez nago eusk...


   Agian ikasketak zientzietan egin nuelako, zenbakiak lagun, eta humanitateetatik urrun, betidanik liluratu nau linguistikak. Terra incognita hori erakargarria izan dut beti, hizkuntzen eboluzioaren arloa, batez ere.Nire erdaltasunetik ikusitako andaluzera bezain bitxia egiten zait nire erdi-euskaltasunetik entzundako bizkaiera.    Eta bizkaiera diot, euskalkien artean aldatutakoena iruditzen baitzait, bere egitura formaletik ahozko formara horren aldenduta, "orain egin behar dot" hasita "oñ iñ biot" ailegatzera. Baxenafartarrei euren arteko hizkera entzun...


Lehengo mendeetan euskal eremuan aritzen ziren iskribauak eta apaizak euskaldunak zirela ez dago dudan jartzerik. Abizenetatik tiraka, haren bertokotasuna argia da, ez dira arrotzak. Hale ere, kasta burokratiko honi gaztelar hezkuntza nabaritzen zaie askotan.Euskaldun jator bati, eta baita ni bezalako ezjator bati ere, zuzen datorkio gogoari "-ren" atzizkia jabetzaren ikurra dela, eta Loperena , Mariandresena edo Martikorena abizenak idazteko unean argi eta garbi ikusten dugu Lope, Maria Andres edo Martin aspaldiko baten izena etxeari lotuta geratuko litzatekeela, eta ondorengoek (edo etxek...



Gehien gustatzen zaidan zientzia(?) Genealogia da, eta hor nabil amateur moduan. Zaletasuna da, ez lanbide edo ofizioa. Topatzen ditudan bitxikeriak edo txikikeriak, hemen barreiatzeko intentzioarekin hasi naiz blog honetan. Lagun batek zera esan zidan behin "Cómo te gustan las antiguallas!" Ez dakit goiko izenburua ondo doakion "antiguallas" esangura horri, itzulgailuak "zaharkinak" ematen baitu, niri behintzat politagoa iruditzen zait. Erdaldun petoa izanik, euskaraz idazteko atrebentzia lehen bitxikeria da, dudarik gabe. Sasieuskaldun asko gaude, eta argi daukat euskal kulturari zor diogun ekarpena zertan datzan : hankasartze eta sintaxiaren kontrako ariketen bidez zuen algarak sortzea. Nirekin edo nitaz barre egiteko nire bedeinkazio osoa duzue. Ez izan krudelegiak.