Duela asko bueltaka ari natzaiola gai honi...eukal abizenen inguruan, alegia. Ados nago euskara idazten hasi zenean, gramatilkalki arau sendorik edo propiorik ez genuela; horregatik "Etxegarai" bezalako abizen euskaldunak modu ezberdin askotan idatzia aurki zitekeen, "Etchegaray" adibidez. Baina gauzak zeharo aldatu dira, ta euskal gramatika ez da atzean gelditu. Gaur egun badugu gure fonetika adierazteko edo idazteko modua, eta beste era batean idaztea akats bezala hartu beharko litzateke. Beraz, euskaldun jatorria duten izen eta abizen eta izen guztiak euskal idazkeran behar lukete izan. Zergatik ez da egiten? Non dago arazoa? nire ustez, errekonozimendu faltan. Erdaldun batek esan lezake, bera "echegaray" izan dela beti eta hola jarraitu nahi duela. Baina zer esango luke tipo berak, "Shakespeare" abizena egokitu izan balitzaio eta geuk "Secspir" edo are gehiago "Sexpir" idatziko bagenu? zihurrenik farre egingo zukeen eta ezjakin batzuk bagera esan, nahiz eta ingelesez hitzik ez jakin.
Ordua dela uste dut instituzionalki, espainiar instituzioetatik alegia, onar dezaten euskal erroa duten izen-abizenak euskaraz idatzita egon beharko dutela, eta gaizki egongo balira, alda ditzaten. Badakit hori ez dela gertatuko, euskara haientzat bigarren mailako hizkuntza bat delako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: