Sexuaz, zahartzaroaz, heriotzaz...

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-02 20:21
4

Azken aldi honetan denboraren joanak arduratuta nabil. Bai, bai, badirudi orain gutxi ipini nizuen nire txikitako argazkiak nik uste baino eragin handiagoa izan duela nigan. Izan ere, umetatik norbera zenbat aldatu den ikusteak, ondorenean ere zenbat aldatuko den konsziente egitea eramaten du bat, eta honen atzetik segituan ZERGATIK galdetzera. Bai, bai, zergatik zahartzen gara?

Benetan asetuko ninduen galdera horren erantzunaren atzetik aspalditik dudan liburu batetara jo nuen segituan, John J. Medina-ren "El reloj de la edad ; ¿Por qué envejecemos? ¿Cómo envejecemos? ¿Cómo retrasar el reloj?" liburura hain zuzen.

Egia esan liburu hau aspalditxotik daukat salako apalak dekoratzen. Bere garaian, heriotzaren definizio baten bila nenbilela erosi nuen. Orduantxe konturatu nintzen heriotzaren definizio zuzen-zuzen eta osorik ez dagoela. Organismo batzuk "hilezkorrak" izan litezkeela; heriotza ez dela "bapatean" gertatzen den zerbait, organo kritiko batek funtzionatzeari uzten diolako baizik (honek beste organo batzuetan eragina izanez...); garunean aktibitaterik egon ez arren bihotzak taupadaka jarrai dezakeela (baita gorputzetik kanpo ere);  Frantzian jendea, garai bateko URSS-en baino 47 ordu eta 5 minutu beranduago hiltzen zela (lehenengoan hiltzeko garunak 2 egun egon behar zituelako aktibitaterik gabe eta bigarrenenan berriz 5 minutu)...

Eta ondoren, beti bezala, gutxi gora beherako erantzun bat topatu ondoren (edo gaiaz nazkatzean hobe esan;-) liburuak apalerako bidea hartu zuen. Orain ordea zahartzearen zergatiaz arduratuta itzuli naiz, eta zehazkiago ondorengo galderez itsututa:

Zergatik zahartzen gara? Zergatik zahartzen da zelula bat? Zergatik ez du bere mitosi-arekin jarraitzen etengabe?

Mitosia

Dakizuenez, mitosia ugalketa asexuala da, zelula bat bere kopia berbera diren bi bihurtzea (máomeno), eta meiosia berriz ugalketa sexuala (bi desberdinetatik hirugarren bat sortzea).

Alde batetik, dirudienez, ugalketa sexualak "zahartzaro" terminoaren sorrerarekin zerikusia du, hala nola heriotzarenarekin ere:

"... el tiempo de un organismo quedaba dividido en prereproductor, reproductor y posreproductor. Así nación el concepto de envejecimiento.
No cabe con certeza, pero el sexo debió originarse hace mil millones de años como respuesta, posiblemente, al otro gran impulso biológico: Comer. Las criaturas devorarían a algunas de su propia especie, y a veces digerirían imcopletamente el núcleo de las víctimas. El saciado núcleo de la criatura podría fundirse con el de la víctima y esa nueva informacion genética se duplicaría, lo que quizá confiriese una ventaja en la selección natural. La mezcla y coincidencia de genes incrementaría las oportunidades de supervivencia en los entornos inestables al incrementar la variedad de criaturas capaces de soportarlos. Los organismos que carecen de sexo suelen ser pequeños y vistos al microscopio parecen unas pildorillas. El tamaño y la forma de los organismos con sexo pueden lo mismo ser los de una palmera que los de una persona.
La cláusula del contrato dice que el envejecimiento y la muerte que le sigue son el precio terrible que hay que pagar por la reproducción sexual. Se trataba de aumentar la variedad, y con ella la capacidad de supervivencia, de las especies en un entorno inestable..."

Txiste bat dirudi, baina hala omen da :-)

Baina lehengo galderarekin jarraituz, zergatik ez du zelula batek bere mitosi-arekin etengabe jarraitzen?

Kontua da, beti bezala, honetan ere bi teoria nagusi daudela. Baten arabera zelula barneko funtzionamendu akats ugaritze bategatik da (radikal askeen ugaritze bategatik...). Beste baten arabera berriz zelulek duten programaturiko aktibazio genetikoki bategatik da. Niri, ez dakit zergaitik, azken azalpen hau gustatu zait gehien.

Teoria honen arabera, ADN-z osaturiko kromosometan telomeroak izeneko zatiak daude ertzetan, eta zelulen ugalketa ematen den bakoitzean (prozesua bera dela eta) telomero honen luzera murriztu egiten da irudian agertzen den bezala.

Telómeroa

Amaieran, ia telomerorik ez dugu izango eta ugalketarik ematea ez da posible izango.
Beraz, zahartzaro zelularra telomeroaren luzeraren bitartez neur dezakegu.

Badakit erantzun honek galdera asko dakarzkiela atzetik, ez dela zahartzaroaren gaia hemen bukatzen... baina ni behintzat asetu nau. Beste batetan agian berriz kendu beharko diot hautsa liburutto honi. Nork daki.

Ah! Orain urte batzuk klonatu zuten Dolly ardiaren kasuan uste baino lehenago eman zen zahartzaroaren kasua, klonatzeko erabili ziren zelulen telomeroen luzerari zegokiola uste da esate baterako.

Baina orduan,
zenbat urte zituen Dolly-k jaio zenean?

Dolly, bere Bonnie ttikiaz

Bestalde, Mercury Rev taldearen Holes abestiarekin utzi nahi nizueke. Izan ere, asteburu honetako nire resaken banda sonora izan da, eta zer demontre, abesti hau Time oihu batekin hasten da (gaurko gairako ezin hobea ;-)

Amuitz

Amuitz 2007-05-03 22:56 #1

Teloneroak? Oso ona!!!
Nire teloneroek jo zuten jada, orain nire txanda da, antzezpen labur bat eta akabo.

xa2er

xa2er 2007-05-06 19:10 #2

Abestie earra, hi!
Mercury Rev 1999ko Benicassimen ikusi nizkian ta gehiegi ere ez neok akordatzen.

Ta neskea, katxarroa, BTW.

xa2er

xa2er 2007-05-06 19:12 #3

Ooops, azkeneko sarrera lapsus bat izan dek: Chaneleko iragarkiarekin pentsatzen ari nintzean.

xa2er

xa2er 2007-05-06 19:13 #4

Ooops, azkeneko sarrera lapsus bat izan dek: Chaneleko iragarkiarekin pentsatzen ari nintzean.

Utzi iruzkina: