Kategoria: dolly
Azken aldi honetan denboraren joanak arduratuta nabil. Bai, bai, badirudi orain gutxi ipini nizuen nire txikitako argazkiak nik uste baino eragin handiagoa izan duela nigan. Izan ere, umetatik norbera zenbat aldatu den ikusteak, ondorenean ere zenbat aldatuko den konsziente egitea eramaten du bat, eta honen atzetik segituan ZERGATIK galdetzera. Bai, bai, zergatik zahartzen gara?Benetan asetuko ninduen galdera horren erantzunaren atzetik aspalditik dudan liburu batetara jo nuen segituan, John J. Medina-ren "El reloj de la edad ; ¿Por qué envejecemos? ¿Cómo envejecemos? ¿Cómo retrasar el relo...