Oraintxe bertan sinatuko nuke 70 urterekin aiton-amona hauek 80kin dauden bezala egotea. The Zimmer izenarekin egin dira ezagun irla britainiarretan eta The Whoren my generation kantua bertsionatuz salduenen arteko zerrendetan sartu dira. Kutsu komertzial garbia du proiektuak baina inbidia apur bat ere ematen dute “gaztetxo” hauek eta ezin ukatu irriparrea ahoan duzula uzten zaituztela. Gainera Abbey Roadera ere eraman dituzte bideoklipa grabatzeko. Hori osasuna! Nola iritsiko ote gara gu adin horretara? Iristen bagara behinipein…


Azken aldi honetan denboraren joanak arduratuta nabil. Bai, bai, badirudi orain gutxi ipini nizuen nire txikitako argazkiak nik uste baino eragin handiagoa izan duela nigan. Izan ere, umetatik norbera zenbat aldatu den ikusteak, ondorenean ere zenbat aldatuko den konsziente egitea eramaten du bat, eta honen atzetik segituan ZERGATIK galdetzera. Bai, bai, zergatik zahartzen gara?Benetan asetuko ninduen galdera horren erantzunaren atzetik aspalditik dudan liburu batetara jo nuen segituan, John J. Medina-ren "El reloj de la edad ; ¿Por qué envejecemos? ¿Cómo envejecemos? ¿Cómo retrasar el relo...


Zahartzaroa

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-03-19 19:24

Zahartzaroa gauza xelebrea da, badakizue, dena nekea, dena ezina, baina bertara iritsi izanaren zoriontasuna.Niri pertsonalki beldurra ematen dit. Parkisona dela, alzehimerra dela... (batez ere azken hau) ez dakit. Tristura emango lidake nire burua horrela ikusteak, besteen beharrean izateak...Baina beno, dena ez da tristura izango gaurko post honetan.Kazuyo Sejima arkitektu japoniarrak adibidez, ume zenean handitan zer izan nahi zuen galdetzen ziotenean "Nire amona" erantzuten omen zuen. Bere lasaitasun, serenitate eta zoriontasunak liluratzen omen zuten.Guzti horretatik dago (eta asko) be...


Azken iruzkinak