Hezkuntza Sistema
Ezagutzen nautenek jakingo duten bezala, behin eta berriz, etengabe errepikatzen dudan esaldi horietako bat da honako hau:
“Hezkuntza sisteman ez dago hezkuntzarik. Hezkuntza sistema, gainditu beharreko oztopoz osatua dago, ez hezkuntzaz"
edo horrelako zerbait. Oztopoak noski, esaminak dira.
Esaldi hau, nire ikasle bizipen pertsonaletan oinarritua dago “soilik”, eta ez inongo azterketa, edo irakasle esperientziatan… baina hala eta guztiz ere, erabat konbentzitua nago horretaz :-)
Gogoan dut oraindik, orain urtebete edo, nire umetako ikastolako notak topatu nituenean hartu nuen ustekabea. OHOko 2. edo3. mailako notez ari naiz, ikastaroak ikasgaiez ez, baizik eta bestela antolatuta daudeneko garaiaz, eta notak, zenbaki bitartez ez, baizik eta andereñoak idatziriko testuen bitartez ematen direneko garaiaz.
Eta barrenak irauli zizkidan ustekabea zera izan zen, ni, erabat identifikatua sentitzen nintzela textu haietan!!!
Andereñoaren zenbait ohar, hauek ziren esate baterako:
(egia esan orokorrean nota onak nituen, baina ez dut uste oso zaila denik OHOko 2. mailan nota onak ateratzea, ezta? :-) hortaz, nire akatsak erakutsiko ditut)
- ...zenbait momentutan oso urduri agertu da eta bere lanetan agertu du.
- ... zerbait ulertu ez badu, oso urduri jartzen da. Lasaitzea komeni zaio.

tio! Ke kaña! Ume hori ni naiz! Benetan! Ez naiz batere aldatu!
Orokorrean umetako abilitate, afizio, eta beldur berdinak ditut!! Beti, beti, beti irakasleari zerbait galdetzeko beldurra! Halako inseguritate kroniko bat.
Oso kuriosoa izan zen umetako notetan islatua ikustea. Denei gomendatzen dizuedan esperientzi bat da. Azken batetan, orain 25 urte, orain bezelakoxea baino metro bat gutxiagorekin zinela konturatzen baitzara! :-) Benetan!
Eta guzti honetatik noski, ondorio nagusi bat atera liteke erraz asko:
- Hezkuntza sistemak ez ditu nire akatsak zuzendu.
Noski, badakit haur baten hezkuntza ez dela ikastolaren zeregina soilik, baina beno, aceptamos pulpo como animal de compañía, ezta? :-)
Gainera, badakit hezkuntza sistema kritikatzeko nire adibidearekin soilik ez dela nahikoa, eta Fidel Castrok jesuiten artean ikasi zuela esatearekin nahikoa ez bada gainera, honatx bestelako adibide batzuk:
- Bere kasara ikasten zuen eta ez zituen examinik errazenak gainditzen. "Ikasteko arazoak" omen zituen irakasleen aburuz, baina Kant irakurtzen zuen. 16 urterekin institutotik bota zuten. Hamar urtetara, 26 urterekin, erlatibitatearen teoria garatu zuen.
Einstein

- 13 aldik bota zuten ikastolatik eta maisuak "atzeratua" zela uste zuen. Bera arazo bakarra, gortasun partzial bat. 1300 patente egin zituen.
Thomas Alva Edison

- Harrow ikastetxean ikaslerik txarrena zen. 1880. urtean maisu batek "Gauzak ahazten zaizkio eta irregularra da. Sekula ez du arrakastarik lortuko" idatzi zuen. Ingalaterrako lehen ministro eta Nobel sariduna izan zen.
Winston Churchill

- Ikastolan zen bitartean, gurasoak berataz ahaztuko ziren ideiak beldurtzen zuen, eta beraien erropak edo eskatzen zizkien. Hartara, berriz ere erropa hori jaso nahi bazuten, bere bila joan beharko zuten ikastolara.
Picasso

(informazioa hemendik hartua)
Aiiiiiiiiiiii!!!!
Hezkuntza sistemak ez zituen gure akats agian zuzendu ezinak konponduko, baina noizbait zoriontsuak izan ginela bai!!
Iruzkinak
indezent 2007-06-06 22:13 #1
Joe hi, etzekiat azkenaldian zer gertatzen zaiken baino oso nostalgiko ikuste haut ;). Adina ote?
borthuzai 2007-06-07 18:09 #2
:-) bai ezta?
eske tio, lan itea mierda bat dek! Aurrekon gogoratu genian esaldi hue bezela "trabajar es malo, sino, no te pagarían por ello". Ba hoi. Nik uste diat ikasle izateko jaioa naukela, ikasle eterno bat, Peter Pan sindromea. Ai! zein zoriontsu nituan txikitan ikastolan, egun guztie de fiesta! Eozin txorradakin flipatzen! (total, hemengo lehenego minutuan diotena :-)

ano 2007-06-09 14:01 #3
O, Peter Pan sindromea!

Aizkora 2007-06-15 03:31 #4
Arrazoia izan arren bakarrik gauza bat esango dut Einsteni buruz, badakizue non egiten zuen lan ?
ba patente en arduraduna zen bere herrian eta nor daki, nire ustez 1300 gauza azko dira.. zenbat lapurtuko ote zituen... nork daki hori, agian tipo ona zen eta ez zuen ezer laurtu baina zer gingo diogu gaur egun ezer gehiago jakin dezakegu
Zoriontzu izan urrena arte
borthuzai 2007-06-15 07:40 #5

ups! agian ez zegoen oso garbi lehen.

1300 patenteena, aizkora, Edison da.

Orain aldaketatxo bat egin dut, lerro bat ipini bereizteko, eta nork zer egin zuen argiago geratzen dela uste dut.

I'm sorry!

Utzi iruzkina: