Ezagutzen nautenek jakingo duten bezala, behin eta berriz, etengabe errepikatzen dudan esaldi horietako bat da honako hau:“Hezkuntza sisteman ez dago hezkuntzarik. Hezkuntza sistema, gainditu beharreko oztopoz osatua dago, ez hezkuntzaz"edo horrelako zerbait. Oztopoak noski, esaminak dira.Esaldi hau, nire ikasle bizipen pertsonaletan oinarritua dago “soilik”, eta ez inongo azterketa, edo irakasle esperientziatan… baina hala eta guztiz ere, erabat konbentzitua nago horretaz :-)Gogoan dut oraindik, orain urtebete edo, nire umetako ikastolako notak topatu nituenean hartu nuen ustekabea. OHOko ...