Ni, zuetako gehientxuenak bezalaxe, The Simpsons zale itsua naiz. Bertako txiste guztiak jakingo ditut honezkero, baina hala eta guztiz ere oraindik par egiten jarraitzen dut egunero beraiekin (beraietaz? gutaz?), badirudielako, Homer ez dela gogoratzen orain hiru hilabete ere hanka sartze bera egin zuela :-)
Oso onak dira. Baina lehen denboraldiak soilik. Zuek ere antzemango zenutenez, badago hor jauzi kualitatibo bat seriearen umorean. Beti esan izan dut hori, azken kapituloei ez diedala batere grazirik hartzen. Izan ere, badut Simpsons-ak baino Futurama gustokoago duen lagun bat (bai,bai! Badakit sinestezina dirudiela eta ez didazuela sinesten baina egia da! Futurama Simpsonak baino gustokoago!! Deitu medikuren bati mesedez! :-) eta sarritan eztabaidatu izan dut berarekin honetaz, nire ustez, Simpsons-en amaierako umorea Futuramatua dela, eta horregatik direla txarrak...
Eta halako batetan... TATXAN! Berriz ere wikipedia jainkoaren argiak itsutu nau.
Berak dioenez, bada The Simpsons-en Yoko Ono-a izan den Dana Gould izeneko produktore bat. Telesailaren ardura berak hartu zuenean egin omen zuen behera kapituloen kalitateak. Badakigu hortaz nori bota errua!
Baina beno, izenburua irakurri baduzue konturatuko zinetenez ez naiz post hau idazten hasi Dana Gould-etaz mintzatzeko. (beste bi txorrada esateko baizik:-)
Beti harritu nauen kontu bat izan da, futbola edo soccer-a estatu batuetan zabaltzeko saiakera baten berri ematen duen kapituluan agertzen dena. Bertan, gogoratzen bazarete (eta bestela berriz beheran duzue youtubetik hartutako videoa ;-) Mexico- Portugal partidaren propaganda egiten da, eta aipatzen dituzten jokalarien izenak hauek dira:
- Arriaga, Arriaga II, Barriaga
(Adiaga, Adiaga II, Badiaga beste batzuen ustez)
Begira! Begira!
Iruzkinak
Lekesan 2007-06-10 16:09 #1
Jodee...kuriosotxoa da bai...

zerdiok 2007-06-12 09:12 #2
Earra! Jeje Ea noizpait Homero ta konpainia etb-n ikusten ditugun. Bakarrik euskeraz nola izango ziren ikusteko...

ez ala! jeje

Oier

borthuzai 2007-06-12 20:45 #3
Ah! Eta Zesta punta edo Jai-Alai-a ahaztu zait!

Izan ere, ez da kirol hau Miami Vice edo Corrupción en Miami-ko hasiera tituluetan soilik agertzen, baizik eta baita The Simpsons-en ere!

Wikipediaren arabera (eta ni ere gogoratzen naiz), Señor Burns Zesta Puntan jokatzen agertzen da kapitulu batetan (Bart-ek bere odola ematen dion batetan...)

Eta informazio beraren arabera (baina honetaz ez naiz gogoratzen), Homer-en lagun min den Lenny-ren etxe dotoreko leiho batek frontoi batetara ematen du. Dirudienez, kapitulu desberdinetan Lenny-ren etxeak desberdinak dira, baina bi kapitulutan behintzat Jai-Alai frontoi bati atxikia dago.

Pena, interneten honen bideorik ezin topatu izana!
Jackass-en honekin konformatu behar!
<object width="425" height="350"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/XTRO2gYA98o"></param><param name="wmode" value="transparent"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/XTRO2gYA98o" type="application/x-shockwave-flash" width="425" height="350"></embed></object>
Utzi iruzkina: