Ni, zuetako gehientxuenak bezalaxe, The Simpsons zale itsua naiz. Bertako txiste guztiak jakingo ditut honezkero, baina hala eta guztiz ere oraindik par egiten jarraitzen dut egunero beraiekin (beraietaz? gutaz?), badirudielako, Homer ez dela gogoratzen orain hiru hilabete ere hanka sartze bera egin zuela :-)Oso onak dira. Baina lehen denboraldiak soilik. Zuek ere antzemango zenutenez, badago hor jauzi kualitatibo bat seriearen umorean. Beti esan izan dut hori, azken kapituloei ez diedala batere grazirik hartzen. Izan ere, badut Simpsons-ak baino Futurama gustokoago duen lagun bat (bai,bai!...


Azken iruzkinak