Argazki batzuk

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-06-17 16:21
4

Orain egun batzuk, bigarrengoz, zuei ere ziurrenik iritsiko zitzaizuen ”Fotos que hicieron historia” izeneko .doc bat jaso nuen mail bidez. Beno, egia esan lehenengoak izen hori zuen, baina bigarrena, “Fotos que hicieron historia. MUY BUENO” izenpean etorri zitzaidan. Eta noski, izen horrekin, ireki egin beharko! :-)

Bertan, hamar argazki ospetsu datoz beraien esplikazio eta guzti, eta egian esan zer pentsatu ematen dute. Hauek dira bertako argazki batzuk: (datu eta azalpenak ez ditut ipini)

Omayra                                           Vietnam

Vietnam berriz ere                Afganistango neska gaztea

Musua Times Square-n               Vietnam hirugarrenez

Pulitzer saria merezi izan zuen Sudan-en harturiko argazkia

Baina argazki guztietan lehena, ondorengo Che-ren argazki famatua zetorren:

Alberto Korda-ren Che

Argazki hau hileta batetan hartua izan omen zen, eta Maryland-go arte institutuak XX. mendeko ikono grafikorik garrantzitsuena bezala aukeratu omen zuen. Gehien zabaldu den irudia izan omen liteke gainera, kamiseta, bandera eta abarren artean. Kuriosoa da baita ere, argazkia 1960. urtekoa izan arren, handik 7 urtetara argitaratu zirela lehenengoz (badirudi, hau ikusita, argazkilariak ez zuela argazkiak aukeratzen gehiegi asmatzen, ezta? munduko argazkirik ezagunena 7 urtez begien aurrean izan, eta ez konturatzea ere! :-)

Eta argazki guztiekin gertatzen den bezala, oraingoan ere burmuinak badu abiada bizian gauzak imaginatzen hasteko aitzakia, izan ere, argazkietan ikusten denarekin ez dakigu une konkretu horrez gain ezer, zer pentsatzen ari ote zen momentu horretan Che, nolakoa zen paisaia, nora begiratu zuen ondoren, norekin hitz egin zuen, autoz iritsi ote zen haruntza... Argazki hori, segundo laurden bat bakarrik da azken batetan, eta ez dakigu istant hori baino lehenagoko edo geroko ezertxo ere. Instant bat, instant bat bakarrik, denboran galduriko instant baten irudi bat bakarrik.

Antzeko zerbait gertatzen da dokumentu berean zetorren Tiananmengo argazki ezagunarekin.

Kasu honetan ordea, badakigu Tiananmen-go plazan zer pasa zen une horretan gutxi gora behera, nola gazte batek aurre egin zien tanke militarrei… bideoak youtube-n daudelako besteak beste. Baina bada halere oraindik inork ere ez dakien zerbait, gizonezko horren identitatea hain zuzen (batzuek diote hil egin zutela, ezetz, nekazari xume bat dela orain...). Ez dakigu ezta ere nola amaitu zen liskar hori, gizonak bere kasa alde egin ote zuen, edo norbaitek heldu eta eraman ote zuen... Baina beno, Che-ren argazkiaren kasuan baina datu gehiago ditugu behinik behin.

Eta nire burmuinean hari honi tiraka, txikitan irudi bezala ezagutzen nituen argazkien testuinguruaren bila abiatu nintzen Tiananmengoa ikusi eta bereala, hau da, Michael Jordan, Domique Wilkins-en arteko mate leiaketaren bideoen bila, Spud Webb-enen bila...
Beste behin, garai zaharren oroitzapenen bila :-)

Ez esan niri orain ere horrelako jauziak ematen dituztela! :-)

Baina beno, aipatzen ari garen dokumentuko argazkiekin jarraituz, badago nola ez Irailaren 11ko bat ere.

Eta argazki honek, ikusi berri dudan dokumental bat dakarkit burura, 911 Loose Change filma hain zuzen. Dokumental honen arabera, Irailaren 11ko atentatuak gobernu estatu batuarraren konspirazio bat izan ziren eta Bin Laden eta konpainiak ez dute inongo zerikusirik guzti honekin. Gainera, hegazkinak hutsik zihoazen, eraikuntzaren barnean bonbak zeuden (horregatik erori ziren dorreak, bestela hegazkinen indar hutsarekin ezinezkoa omen litzateke), Pentagonoaren aurkako hegazkinarena gezurra da...
Sinestezina lehenengo bistadizoan, baina zer pentsatu asko ematen duten kontu interesgarri askorekin. Benetan, ez dakit hor esandakoak egia edo gezurra izango diren, baina oso gomendagarria da, jendeak zer pentsatzen duen ikusteko, informazioaren beste alderdia, alderdi iluna ezagutzeko.

Hemen duzue film osoa gaztelerazko azpitituluekin.

Gainera, ni konbentzituta nago Bin Laden-ek ezingo lukeela Estatu Batuen aurka ezertxo ere egin mendebaldeko munduaren zale zelako ;-) urtetan bere maitale izan zen Kola Boof-en arabera esate baterako "Miami Vice" eta "McGyver" zalea zen eta Withney Houston-etaz maitemindua zegoen!

Puff! Ez, ezta?

Honen inguruko informazio gehiago duzue interneten edo youtube-n

indezent

indezent 2007-06-18 18:52 #1

Argazki mitikoak. Orain gutxi semanal batean joan den mendeko argazki ezagunenen inguruko artikulu bat irakurri nian eta hauetako batzuk agertzen zituan. Bilduma ona bai horixe!

Ze? Errealaren jeitsieraren depresioa pasatu al zaik? ;)

borthuzai

borthuzai 2007-06-18 19:31 #2

jo! latza izan dek hoiena're! la hostia!
hik berriz, realak lenengo mailan sartu diken azken gola galdu huan!
eta hi realzalea konsideratzen haiz? :-)
hoi dek gola, komo mola! :-)

indezent

indezent 2007-06-19 16:39 #3

Nik behintzat ikusi nian azkena politte izan huan, hik ikusitakoa aldiz...; )

2008-01-04 23:01 #4

Utzi iruzkina: