bloGari

Hilabete honetan bete ditu dantzan.comek hamar urte. Esan beharrik ez dago, Euskal Herriko dantzarientzako ezinbesteko informazio-iturria dela eta, hamarkada bateko ibilbidean, albiste-emaile, gordailu, edo iritziak emateko eta konpartitzeko gunea izan da, besteak beste.Normalizazioa ahotan dugun garai honetan, normaltzat hartzen ditugu mota guztietako wegbuneak. Beste modu batera esanda, Internet gure bizitzan txertatu da urte gutxiko epean, eta telefonoa edo presio-eltzea bezain beharrezkoa iruditzen zaigu. Baina hamar urte atzera eginda, gutxik aurreikusi zezaketen zein bilakaer...


Salduenak

blogari 1456131712464 bloGari | 2008-12-09 11:37

Durangon entzundakoa, duela urte batzuk, idazle bati eta musikari bati. Idazleak: “Zorionak! Salduenak gaitunk!” Musikariak (etsipen hasperen batekin): “Bai, salduenak gaitunk…”


Quinto, levanta

blogari 1456131712464 bloGari | 2008-09-17 11:30

(Testu hau hemen ere jarri dut)Ez zaigu berehala ahaztuko joandako ostiral arratsaldea. Donostiako Konstituzio plazan egin behar genuen emanaldirako ordu erdi inguru falta zen eta soinu proba egiten ari ginela, jende multzo bat ikusi genuen soinu-mahaiaren ondoan. Jotzen jarraitu genuen, besterik gabe, baten bat mareatu zela pentsatuta. Anaia garrasika etorri zitzaigun, baina. “Ixo, joder! Guti da!”. Jose Mari Gutierrez, Guti, gure taldeko atabalarietako bat zen. Ostiralean ez zuen jo behar, baina emanaldia ikustera etorri zen. Ketxu, beste atabalariari esan omen zion, ohiko legez, a...


Nola den...

1
blogari 1456131712464 bloGari | 2008-08-21 23:49

Slogan moduko bat egin behar eta hara non topatu dudan esaldi hau: “¿Por qué las cosas son como son y no de otra manera?”. Zergatik dira gauzak diren bezalakoak eta ez bestelakoak? Erraz erantzungo luke batek, “bestelakoak balira diren bezalakoak izaten jarraituko lukete”. Enfin. Bloga nolabait inaguratu behar nuen eta normalean inspirazioa ez da kontenplaziotik etortzen .


blogari 1456131712464

Gari Otamendi. 31 urte eta añorgatarra. Dantzaria eta musikaria. Itzulpengintzatik eta komunikazioan lanean aritzetik ateratzen dut jornala.