Azatzak 29: dantzan
29
 azatz dagoeneko. Hasieran zerrenda luzea egin nuen eta hortik tiraka 
ibili naiz orain arte. Eta hasieratik zerrenda horretan zegoen 
dantzan.com. Baina … azatza heldu denerako webgunea itxita (hobe esanda,
 eguneratu barik) dago. Baina erabaki dut aurrera jarraitzea, oraindik 
orain webguneak egindako bidea eredugarria izan delako (eta espero 
dezagun hemendik aurrera ere eredugarria izaten jarrai dezan).
Eguneratuta: urriaren 1etik aurrera, berriro martxan. Zorionak!
10
 urtez dantzan jarri gaituzte, sarean dantzan jarri gero plazetan dantza
 egiteko. Tradizioa eta gauza berriei irekia, transmisioa eta 
abangoardia. Dantzari buruz dantzan. Eta hori guztia euskara hutsez. Eta
 ez hori bakarrik. Dantzaren munduan euskaraz zer eta hegemoniko, oso arlo gutxitan pasatzen dena. Bidea 
erakutsi dute. Bidea egiten jarraitu dezaten. 

Iruzkinak
oier 2012-11-17 00:53 #1
Eskerrik asko zure hitzengatik. Urriaren 1etik berpiztuta gaude!
Utzi iruzkina: