chestera bidean...

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-04-19 22:52
2

    Ohikoa ez den garai batean egiten ari gara unibertsitateko lehen mailako azterketak. Mendeberri proiektua dela eta, maiatza eta ekainean taldeka hauteskundeei buruzko lan bat egin beharko dugulako.
    Denbora da ez dudala niretzat egun batzuk hartu eta ospa egiten. Eibarrekin liluratuta nagoela beti errepikatzen dut, baina askotan komeni izaten da egun batzuez bada ere alde egitea.
    Gabonak "ikasten" pasa genituen, skirik gabeko negu luzea pasa dugu, luzea eta zaila, gogorra...aste santuan, gure parrandatxoak bota ditugun arren (eskerrak haueri, bestela liburu aurpegia izango nuke orain) ordua da Eibar eta ingurukoei geroarte esateko.

    Elgoibarko Haritz dantza taldekoak Eibarko Kezka dantza taldekooi beraiekin Chestera (Valentzia) dantzara joateko gonbitea luzatu ziguten. Maiatzeko zubian beraz, bertan egongo gara, zin dagizuet ondo ondo pasatuko dugula...bueltan, argazkiak, eta bideoak...denetik izango da, konpainiarik ederrenarentzat omenaldi txikia. (FALTAN BOTAKO ZAITUZTET, N-88)
Hona hemen firin faran ibiliko garen kaleetako mapa.



cheste tagged map by user - Tagzania

PD: goraintzixak eta patxo haundi bat, herrimiƱez daon KantabreƱuari!! laster arte!

aurtikijin

aurtikijin 2007-04-20 13:22 #1

malen

malen 2007-04-20 14:06 #2


Leave a Comment: