Kategoria: valentzia
Asteburuan Valentzian izan naiz. Egia esam ez neun espero ikusitakoa, galduta, zahartuta eta atzeratuta dagoen hiriburua. Ez du merezi duen fama. Gainera, bertako zerbitzuak, ez dira egokienak. Bi hoteletan izan nintzen. Lehenik Kris Consul del Mar **** hotelean. Zahartuta, zikina, garestia, tratu txarra... Ez du merezi! Bigarrenik, La Casa Azul delakoa. Hotel berezi bat da. Valentziako zentro historikoan kokatuta, azoka nagusiaren alboan. Hotel txikia, hiru logela ebsterik ez du, baina zein baino zein egokiagoa eta politagoa. Tratua ezin hobea eta bertakoak oso atseginak. Gela bakoitza ber...
Ohikoa ez den garai batean egiten ari gara unibertsitateko lehen mailako azterketak. Mendeberri proiektua dela eta, maiatza eta ekainean taldeka hauteskundeei buruzko lan bat egin beharko dugulako. Denbora da ez dudala niretzat egun batzuk hartu eta ospa egiten. Eibarrekin liluratuta nagoela beti errepikatzen dut, baina askotan komeni izaten da egun batzuez bada ere alde egitea. Gabonak "ikasten" pasa genituen, skirik gabeko negu luzea pasa dugu, luzea eta zaila, gogorra...aste santuan, gure parrandatxoak bota ditugun arren (eskerrak ha...