Ohikoa ez den garai batean egiten ari gara unibertsitateko lehen mailako azterketak. Mendeberri proiektua dela eta, maiatza eta ekainean taldeka hauteskundeei buruzko lan bat egin beharko dugulako.    Denbora da ez dudala niretzat egun batzuk hartu eta ospa egiten. Eibarrekin liluratuta nagoela beti errepikatzen dut, baina askotan komeni izaten da egun batzuez bada ere alde egitea.    Gabonak "ikasten" pasa genituen, skirik gabeko negu luzea pasa dugu, luzea eta zaila, gogorra...aste santuan, gure parrandatxoak bota ditugun arren (eskerrak ha...