LEHEN DANTZA
Oroitzen
begirada gurutzatzean
irribarre egin zenidan gau hartan
faborez esanez gerturatu zinen
eskutik heldu eta ateraz plazara
Berriz har nazazu
gaur zure besoen artean
gogoratuz lehen dantza
Geroztik
zenbat dantza egina dugun
goxoki konpasa emanez elkarri
gaur arte elkarrekin egina dugun
bidea luzatu dezagun betiko
Berriz har nazazu
gaur zure besoen artean
gogoratuz lehen dantza
Honako hau, Maixa Lizarribar soinujoleak asmaturiko kantu baten letra da, oraindik ez dago inon grabatua baina entzuteko aukera izan dut eta asko gustatzen zaidanez hemen ipintzea erabaki dut.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: