M m M m....

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-04-26 00:56

    Erlojurik ez izatearen abantailarik handiena ez dut aurkitu oraindik; baina bada garaia bi orratz hoien kartzelatik atera nintzenetik, ez zen borondatez egindakoa izan, baina momentuz ez dut falta bota eskumuturra, burua eta bihotza bahitzen dituen erlojua.

    Beste hainbeste izango dira abantailarik aurkitu ez diedan gauzak, beste hainbeste izango dira abantaila izugarriak aurkitu dizkiedan balio gabeko tresnak...

    Baina gabezia eta gehiegikeriaren arteko balantzak oreka bat bilatu du azken hilabetean, ez dira udaberriko lore topikoak izan, ezta da neguaren negar tantak lehortu dituen paperezko zapia . Analisi zientifikorik gabeko adiskidetasunari buruz ari naiz; zientziak, eta oraingoan, letrek ere zaila dute hau azaltzen. Lurrean ez zeruan, espaziorik okupatzen ez duen sentimendu honi omenaldi txikitxo bat eskaini behar diot gaurkoan, deskodifikaziorik ez duen teoria honek, ondorio bat du, Malen behin eta berriro eskerrik asko esatera behartzen du. Badakizue beraz, eskerrik asko....

Muxu erraldoi bat Maitane (honaino iritsiko bazina...), eta beste guztiok, pixka bat txikiagoarekin konformatu beharko duzue....
* ondo izan!




                               [Bagoazela]


Utzi iruzkina: