Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna dela eta, Eibarren, beste leku askotan bezalaxe, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hala nola antzerki ikuskizunak edota Portaleako pintura erakusketak. Horrelako emanaldiek berebiziko garrantzia dutela berdintasuna lortzeko bide honetan zeresanik ez dago, baina albiste honen berri ematearen arrazoia ez da hau izan. Pertsonalki, emakumea izateaz harro egon arren (oso) ez baitaukat nire burua feministatzat. El Correo-k albiste hau argitaratu du egunkari horretan Eibarri dagokion...
Kuriositatez bada ere, euskal blogosferan egunean zehar zenbat jende ibiltzen den ikusteko, denboraldi batez, jendearen bisita kopuruak zenbatuko dituen kontadore bat ipini dut. Kuriositatez.Ondo segi!
...Barre hutsez lortu daitekeena... Torri gaur zuretzat!!! Fisiorik fiñantzat, (pira gehiaorik ez...;-) ) Kantabriatik Erasmusen bittartez badabe, hona bisitatxoren bat edo beste eittiarren!patxo haundi bat!pd: pasaportia renobau bezain pronto, bisitan juango naiz....:P
...eta iluntzerako iritsi zen, ez zuen inondik inora espero, baina bere irribarre gazi-gozo horrek bihotza erdibitu zion beste behin neskatoari; ordurako bere malkoek, larrosak hondoratu zituzten, udaberria zen dagoeneko, baina kolpe batez, ezustean, ate hotsa entzun bezain laster landarea zimeldu eta arantzarik zorrotzenak bere barrenak gurutzatu zizkion...Gau horretan ere, piztia horren tranpan erori, eta giltzapetuta geratu zen, amodioaren kartzela ilunean betiko preso...Zoritxarrez, ez da berriro horrelakorik gertatuko.Goian Bego.
Eibar hankazgora ikusten duen, Athletian konfiantza gutxi duen eta liburuak logelako apaletan ondo geratzen direla uste duen horrek, atzo gol bat sartu zuen! 64. minutuan, oker ez banago, Eibarren bigarren taldeari garaipena eman zion gola hain zuzen. Blogeko elkarrizketatuak, kategoria haundikuak diala argi geratu da. Zin egiten dut, ondo ospatutako larunbata izan zela atzokoa, Bustamante hamaika aldiz abestuz eta dantzatuz. ...
Ez da erraza baina ideiak hegan joan aurretik harira joango naiz, hona hemen niri buruzko bost sekretutxo, gehiago egongo dira.Nolabait "ohitura" bihurtu denez, kirolarekin hasiko naiz:1. Kirola aipatzean, ia guztiok futbolarekin hasi zarete. Nork ez dio ba baloi bati hainbat eta hainbat ostiko jo? Nori ez zaio kotxe baten azpian baloia ez atzera ez aurrera geratu?Hortik profesionaletara pausu handi bat izan arren (bai ezta, Iñigo?), gure pausua erdibidean geratu zen eta Ikastolako "Multikiroletan" iritsi ginen izarren ligara, pentsa, 13 bat urterekin, Gipuzkoako txapeldunorde geratu ginen ...
Ikasi: (Harluxet) Ezagutza-multzo bat iritsi, zerbait egiteko edo bereganatu, adimen-lanaz nahiz erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna esperientziaz.Hitz handia. Lortzeko zaila. "Estudiatuz" (kantitate handian bada hobe) lehenago eta hobeto egingo duzu. Praktikak ere laguntzen du. Baina saiatze guzti honek ez du emaitza hau izaten, Ikastera iristea, hitz potoloa esatea baita.Behin hona iritsita, zure jakintza mailari autoestima igotzen zaio, eta horrekin batera, ikasitakoari gustua hartzera ere heltzen zara. Baina errepikatzen dut, hau ez da maiz gertatzen.Gertatzean, ospatzeko joera ...
Teknologiari guk ere, gure erronka pertsonala proposatu diogu gaur goizean. Erlojuaren kontra aurreratzen ari den mundu honetan, Erdi Aroan gera ez gaitezen, lagun bat eta biok (ideia lagunarena, jakina, eskerrik asko Aiert) BiZiPoZ KuTsAkOrrAri atal bat gehitu behar diogula erabaki dugu.Horretarako...eta gaur txokoa sortuko dugu; albo zutabean, (Josuren laguntzaz) Eibarko jende berezi, "garrantzitsu", jator eta ezberdinari... elkarrizketak egingo dizkiogu bertan. Hondartza ala Mendia zer duten nahiago, baino galdera txukun, original eta dibertigarriak egiten saiatuko gara....
Horrelako garaietan (zorionez edo zoritxarrez) ikasten dozu benetan zeintzuk diren zure ondoan daudenak, distantzia Km-tan neurtzen dela ere ahazten dizkizuten hoiek.Eskerrik asko dan dan danoi, inoiz ez naiz nekatuko hau esaten. Zu gabeko gau luzeekzerbait gogoratzen didatezuk ezkutatuko bakardadeazentzurik gabeko hitzakdiskurtsoak, esaerak. Zu gabeko gau luzeekzerbait gogoratzen didateminik gabeko bizitzaurik gabeko egarria. Zu gabeko gau luzeekez dizkidatezurekin izandako gauakoroitarazten.
PaRRaPaS eFeKtUaAspaldi esan nuen... (artxiboa behean, eskumaldera, zuzen jarraituta aurki dezakezue) inspirazioa ihesi joaten den bakoitzean idatzi behar al dut?Ezkutaketara, harrapaketetara, ikusi-makusian sarritan jolastu izan dut berarekin, baina oraingoan hau ere joan egiten da, hain justu behar-beharrezkoa dudanean. Bere afalondoko zigarrotxoa erretzera koberturarik ez dagoen lekuren batera joaten dela iruditzen zait. Askotan, idazteko, ideiak baka...
"Altxor bat muturren aurrean eta ezin dut inolaz ere ulertu hitz batzuen esanahia, zer demontre izan daitekeen aurrerakuntza eta progresua" Su ta Gar
Lastima da baina ez dizut sinesten jajaja. Itzuliko zara. Geroarte!