1,2,3,4,5!!!
Ez da erraza baina ideiak hegan joan aurretik harira joango naiz, hona hemen niri buruzko bost sekretutxo, gehiago egongo dira.
Nolabait "ohitura" bihurtu denez, kirolarekin hasiko naiz:
1. Kirola aipatzean, ia guztiok futbolarekin hasi zarete. Nork ez dio ba baloi bati hainbat eta hainbat ostiko jo? Nori ez zaio kotxe baten azpian baloia ez atzera ez aurrera geratu?
Hortik profesionaletara pausu handi bat izan arren (bai ezta, Iñigo?), gure pausua erdibidean geratu zen eta Ikastolako "Multikiroletan" iritsi ginen izarren ligara, pentsa, 13 bat urterekin, Gipuzkoako txapeldunorde geratu ginen garaian eskolartean zegoen futbol talde mixto bakarra ginen Iturburuko 6.Bkoak...
Bestetik, pinponean ere aritu naiz (ez da broma ez, ez nabil katxondeoan, udako arratsalde asko pasa ditugu lehian), eskubaloia eta saskibaloian gure abenturatxoak izanak gara, igeriketako urteetan ere, ez ginen ito...
Baina kirola kirola gaur egun: Bizikleta gainean bizi dut, astean bizpahiru aldiz goizeko 8tan Spinninera joaten gara lagun bat eta biok (bai, Eibarren moral eta iniziatiba dosiak saltzen dituzte!).
Eta ez hori bakarrik! asteko 4 egunetan (garaiaren arabera 3 izan daitezke) dantzara joaten gara, 3 urte genituela hasi ginen Kezkan. (15. urtea hortaz). Dantza Tradizionala Kirolaren txokoan sartzea delitua dela onartzen dut, baina Kulturaren itzalean makina bat kamiseta izerditutakoak gara, ez al da hala Oier?
Kirolik onena, lagunartekoa, beti.
2. Gaixo nagoen (eta egon naizen) bakoitzean zorteduna sentitzen naiz. Askoz ere konfiantza handiagoa baitaukat Farmazia eta Kimika munduan baino, orain dela 50 urte erabiltzen zituzten teknika tradizionaletan. Horretarako irakasle bikaina daukat etxetik gertu,beti, umeen super heroi den Songokuren pare daukat amona.
3. Gizakiaren lagunik onena txakurra baldin bada, ni mundu honetakoa ez naizelakoan nago. Txuri, Argi, Pintto, Beltz, Max eta Has....guztietatik, geroz eta urrunago, hobe.
4. Lurretik normalena baino gorago ibiltzen banaiz (fisikoki diot, egoa tarteka...ejem:P) sekulako ondoez sentimendu txar eta nahasi bat sortzen zait nire barrenean. Ez zaizkit alturak gustatzen, abioietan oso gaizki pasatzen dut, eskiatzen, telesillan igo beharreko uneak amaigabeak egiten zaizkit, balkoietan eta leihoetan, sustorik ez mesedez!....
5. Lagunak, familiak, inguruak, momentu bereziak, jaiak, une goxoak...horrelako zerrenda amaigabeek sentimendu berezi bat sortzen dizkidate (hezur eta haragizkoa naizela ematen du...).
Baina badago Zerbait edo Nonbait, (egunen batean nik aukeratutako hitzik aproposenekin azaltzen saiatuko naizen sentimendua) "aparte"ko leku batean dagoena, bihotzean kanpamendu base tinkoa eraiki zuena, eta ez da inoiz hortik joango. Hori nire herria da, (Bilbotarrak baino okerragoa naizela diote sarritan) herria baino gehiago, honezkero ongi jakingo duzuenez, Eibar da. Eibarrek bere osotasunean sortzen didan sentimendu kuttun hori azaltzea ezinezkoa egiten zait momentuz. Baina saiatuko naiz...
Horretarako, Eibarren bizitzeaz gain, Eibar bizi behar duzu!
Zure txanda da orain...
Iruzkinak
bewater 2007-02-28 16:01 #1
Hasteko uau, uau...baina ez izutu, ez naiz txakurra ezta everestera hegan eramango zaituen aingerua, zure sekretuei buruz hitz egitera natorren medizina naiz...non daude mutilen historiak, eta mozkor historioak? Etxeko lana librea zen, beraz, bikain bat jarriko dizut, imaginazio erabiltzen habila gure eibartarra, baina jakin dezazula beste sekretu batzuk jakiteko gogoarekin geratu garela...
Aiert 2007-02-28 16:32 #2
Ez nuke esango Malen gertu-gertutik ezagutzen dudanik. Gure arteko harremana, ordea, adiskidetasun bikain batean oinarritzen da, hori bai. Oso neska atsegina, alaia eta eskuzabala dela ziurta diezazueket. Berarekin nagoen bakoitzean ia ezinezkoa da barre algararik ez egitea. Denbora hegan joaten zait berarekin topo egin eta arratiako porru bat dantzatu edota lurpeko txokorik izkutatuenean gintonic bat hartzen dudanetan. Gutxika-gutxika, ezagutzen ari natzaizu (holan esaten da???).
Zure kirolarekiko afizioa begibistakoa da (horrelako gorputz eskulturala nondik bestela?), txakurrekiko errespetua ere nonbait entzuna nuen. Zure heroietako bat zure amona izatea...hori ez nekien baina ez nau batere harritzen, amama amama da. Bertigoaren sekretutxo hori ez nuen nire artxibategian gordeta; hori dela eta, Subijanak Igeldon duen jatetxeko erreserba bertan behera utzi beharko dut, kauen... Bestalde, eta ikusten dudanez, zure bihotza zatitua dago: zati bat Eibar herriari eskeini diozu baina badakit beste zati bat Azpeitia aldean bueltaka dabilela, ezta? Beno, beno, beno, uste nuena baino gehiago ezagutzen zaitut, e? Eta hau frogatzeko beste modu bat 6. sekretutxoan dago. Eta sekretutxo hau nirea ere bada, eta Aimarrena eta Nerearena eta...pufff!!!.
Badaude astean zehar bi une (astelehen eta asteartetan), Malenek eta nik biziki gustoko ditugunak. Gauean gertatu ohi da normalean (bestela arratsaldean, 17:00ak aldean gutxi gora behera), eta sekretutxo horrek 13 urte beteko ditu aurten. Eta sekretutxo horren erruz geratu ohi gara bai Malen eta baita ni ere goizaldeko ordu txikiak arte Messenger delako asmakizun horretan Martxeloren azpijokoei, Aritzen esaldi gatzgabekoei, Mirariren txaplatakeriei, Nekaneren etengabeko burujanei eta nola ez, Maria Luisaren piperraldiei azalpena aurkitu nahian. Honezkero zeri buruz ari naizen ez dakienak......mmmmmmmm......malooo!!!
Patxo bat danoi.

malen 2007-02-28 21:31 #3
Aiert, zur eta lur utzi nauzu (horrela esaten da?:P) benetan irakurritako hau, ametsetakoa ez dela frogatzean, ea zure maila berean erantzuten jakiten dudan (euskara batu hau mmm...arraro xamarra, gure artIan,ez?)
(zeeeeeeeeeeeeeeeeeeeenbat larrosa eta zeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeenbat krabeliña, panpoxo! jejejejej ;-) )

Esandakua, esnatzen naizenian, erantzuna.

malen 2007-03-01 00:36 #4
Bruce Lee, sekretu gehiago egongo dira, nahiz eta gero ez diren sekretuak izango...
zer moduz Londres aldean?

Utzi iruzkina: