Kategoria: sekretutxo
Ez da erraza baina ideiak hegan joan aurretik harira joango naiz, hona hemen niri buruzko bost sekretutxo, gehiago egongo dira.Nolabait "ohitura" bihurtu denez, kirolarekin hasiko naiz:1. Kirola aipatzean, ia guztiok futbolarekin hasi zarete. Nork ez dio ba baloi bati hainbat eta hainbat ostiko jo? Nori ez zaio kotxe baten azpian baloia ez atzera ez aurrera geratu?Hortik profesionaletara pausu handi bat izan arren (bai ezta, Iñigo?), gure pausua erdibidean geratu zen eta Ikastolako "Multikiroletan" iritsi ginen izarren ligara, pentsa, 13 bat urterekin, Gipuzkoako txapeldunorde geratu ginen ...