Ikasi, mmm.... zertarako??

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-02-23 22:57

 Ikasi: (Harluxet) Ezagutza-multzo bat iritsi, zerbait egiteko edo bereganatu, adimen-lanaz nahiz erabiltzeko gaitasuna edo trebetasuna esperientziaz.

Hitz handia. Lortzeko zaila. "Estudiatuz" (kantitate handian bada hobe) lehenago eta hobeto egingo duzu. Praktikak ere laguntzen du. Baina saiatze guzti honek ez du emaitza hau izaten, Ikastera iristea, hitz potoloa esatea baita.

Behin hona iritsita, zure jakintza mailari autoestima igotzen zaio, eta horrekin batera, ikasitakoari gustua hartzera ere heltzen zara. Baina errepikatzen dut, hau ez da maiz gertatzen.

Gertatzean, ospatzeko joera izaten dut, ondo (nahiz eta gustura ez sarritan) ikasitakoa, gustuko bihurtzen baitzait azkenean, eta honi
{[(10 x 80) - 750] - (3 x 25) + 34}gehitzen badiogu, emaitza borobila izaten da.
Hau gertatu zait kasu honetan*
Honexegatik guztiagatik, BiZiPoZ KuTsAkOrrAri aaaaaaaaaaaaaaaaaaaasko geratzen zaio kutsatzeko oraindik.
Eskerrik Asko!


Utzi iruzkina: