Parrapas efektua

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-02-08 00:02

                            PaRRaPaS eFeKtUa
Aspaldi esan nuen... (artxiboa behean, eskumaldera, zuzen jarraituta aurki dezakezue) inspirazioa  ihesi joaten den bakoitzean idatzi behar al dut?
Ezkutaketara, harrapaketetara, ikusi-makusian sarritan jolastu izan dut berarekin, baina oraingoan hau ere joan egiten da, hain justu behar-beharrezkoa dudanean. Bere afalondoko zigarrotxoa erretzera koberturarik ez dagoen lekuren batera joaten dela iruditzen zait.
Askotan, idazteko, ideiak bakarrik ez dira nahiko izaten, griƱa izatea ezinbestekoa da! ...bizitzeko, indarra ez da nahikoa izaten, gogorik ez badago jai daukazulako...
Horrexegatik bada ere, inspirazioari jai eguna eman eta -hatz-teklatu-pantaila-zerebro- gurpilari Play emateko ordua da gaur:
...Ez nuen Barby, Cassette edota Hattori Ninjaren garaian ezagutu, ez nuen ziburu  zauretako ilara luzeetan berarekin borrokan egiten, baina garai hauetako lagunak beste (edo gehiago) maite eta miresten dut.
(...)
Beranduagokoa da lo hartu ezinda ibiltzen den izate arrunt honek duen bere lehen oroitzapena. Gorria, Txuria, Musika, Dantza, Algara, Lagunak...hauek guztiak nahasten zaizkit gogoratzean.
(...)
Ez zen denbora asko pasa bi ispilutxo horiek esperantzaren kolorearen atzean, atea ireki eta ongietorria egin zidan begirada eder bat luzatu zidanetik.
(...)
Baina guzti honen atzetik etorri da parrapas efektua,(Pinotxo efektua eta gero, jakina) eskilara mordo bat igo ondoren, behin gain-gainera iritsi,  eta izar bat ukitzeko ezer gutxi falta zaizunean, irristada egin eta zasta! baina lasai, ez da honetan bukatzen parrapas efektu hau:

 Ipurdiak, hortzak edota bekokiak, lurrarekin bat egiten dute, eta tartean zauritxoak izaten dira. Hemen zegoelakoan nengoen txirristaren enkantua eta xarma. Baina  kasu honetan zauritxo horiek izarrak ukitu dituguneko juerga amaigabeetako biharamunak direla pentsatzen dut. Biharamun hauek, konfiantza eta laguntasun mugagabe baten islada alaia dira, bihotzaren bestelako zauriak josteko jostorratza hain zuzen.
Jostorratza eta hariaren artean bi bueltako korapiloa egitean bilatu dut hemendik aurrera geratzen zaizkigun urte luze hauetako ongizatea eta zorionaren iturburua, parrapas efektua alderantzizkoa izan baitaiteke:
Horretarako Hankazgora ibili behar da, zerua zapaldu nahian, edota itsasotik zintzilikatu nahian...horrela ibili gara eta horrela ezagutu zaitut, inspirazioak kale egin didanean, kalimotxoa eta fandango bat baino askoz ere gehiago eskainiz. Irribarre bat oparituz, Pinotxoren efektua birgogoraziz, onenetan onena emateko prest, zoriontsua sentiaraziz oinaze honen erdian...
Mila milioi eskerren truke, erantzun bat. Eta kafe bat, eta fandango bat, eta Belgika II. bat, eta gin... eta abar luze bat.
Betiko desager dadila idazteko beharrezkoa nuen inspirazio madarikatu hau, eta gelditu zu, BiZiPoZ KuTsAkOrrArEn MaGaLeAn....
ESKERRIK ASKO, _ _ _ _ _ :P


Utzi iruzkina: