aT

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-02-04 02:12

      Denboraren orratza galdu, egutegiaren orriak nahaspilatu zaizkigu. Mundua ez da gelditu baina gutako askorentzat egun hauek semaforo gorriak euripean itxarotea bezain luzeak egin zaizkigu. Luzeak eta arraroak...Baina "Rutina" deitzen diogun horri ere pixkanaka ateak irekitzen joan beharko gara, orain inoiz baino arrazoi handiago bat daukagulako maitasunez, alaitasunez, itxaropentsu...aurrera egiteko.
       Hondoak jota, ordu amaigabe hauek batera pasa ditugun guztiontzat, guk benetan dakigun bezala, bat eginda egon garelako, animo, indar, adore, kemen eta C bitamina dosi batzuekin, guk merezi dugun gain-gain horretara itzultzeko pasaportea doakizue hemen.
        *GURETZAT. (guk ondo dakigun guztiok barne...)
Eibarren bizitziaz gain, eibar biziz...

Badira egunak, hotz eta ilunak
negar tanten euriak, hodei grisak josiak
ez larritu baina guztia astindu eta
atera eguzkiak, atera eguzkiak
BIZITZAK AURRERA DARRAI
EZTA INOLAZ BUKATU
BEGIRATU INGURURA
IZAN ZAITEZ ZORIONTSU

Ez duzu pentsatu zaizuna gertatu
duzula gehiegi belzten
egiazkotik aldentzen
Ez duzu pentsatu ezara ohartu
gaittuzula gu hemen
etorri zaittez arren
Malkoak lehortu
aurpegia alaittu

etzazu egin negarrik
etzazu egin negarrik
ezta inun eta zurea baino
irri polittagorik, irri polittagorik


Utzi iruzkina: