Joan da...
Azken denboraldian bizipoza kutsatu digun horrek goizaldean utzi gaitu, hau ez zen gautxoria ez, goizean goiz bere kabiko ateak irekitzen zuten horietakoa zen...
irribarre bat oparituz, bizitzeko adorea isuriz, horrela gogoratuko zaitugu, gogorra izan zarela badakigu, baina gogorragoak eraman zaitu, laster arte Maitane!
Bizipozez beteta esnatzen den txoritxo kantarienari,
eskerrik beroena ematea besterik ez zaigu geratzen;
Maitasunez, alaitasunez, itxaropentsu....
zuk irakatsi zenigun bezala.
Zure irribarrerik goxoena gogoratzeak,
aurrera jarraitzeko kemena emango digulako;
Bide luze honetan, hau hasiera besterik ez da eta.
Estali arren ez baita itzaltzen izarrak duen diztira.
Betirako zurekin,
Asko maite zaitugu Ganbita!
Iruzkinak
Josu 2007-02-01 01:22 #1
Gogoratzen dot dena hasi zenean, ganba bat erosi eta pasten artean izkutatuta eraman genionean. Ez zuen ganba bota nahi izan eta oker ez banabil ospitaletik Eibarrera ekarri zuen bere amak botatzera behartu arte.

Oroitzapenekin irribarre bat datorkit, eta uste dut irribarre hori dela egin diezaiokegun omenaldirik onena.
Goian Bego.

matx 2007-02-01 21:40 #2
Besarkadarik beroenak Malen
Bartzelonatik baina gertu sentitzen naiz...
pa haundixa

malen 2007-02-01 23:00 #3

Eskerrik asko benetan eta beste besarkada bat zuri! oin distantzia da bateratzen gaitxuna prezisamente, Maitane beragaitxik bada be...

laster arte, ondo segi.

per 2007-02-01 23:59 #4

Lotsa ematen desta, garai hauetan, oraindik "ganba" sakratuaren esanahia ez jakitiak, hala ere, aitortu biardot ganban istorixa orrekin maitane behin baino geixautan etorri izan zitzaidana, horregaitxik esan nahi dot, gertautakuan ondoren ezin izango dotela ganba bat ikusi, oroitzapen goxo bat burura etorri barik, martxanek ganba deitzen zidan bakoitzean jartzen zuen irribarrea

malen, bihar dozunerako, badakizu

Ander

mai 2007-02-02 15:35 #5

badira egunak, hotz eta ilunak
negar tanten euriak, odei grisak josiak
ez larritu baina guztia astindu eta
atera eguzkiak, atera eguzkiak

bizitzak aurrera darrai, ez da inolaz bukatu

begiratu ingurura izan zaitez zoriontsu..

Ez duzu pentsatu ezara ohartu
gaittuzula gu hemen
etorri zaittez arren

Malkoak lehortu
aurpegia alaittu
etzazu egin negarrik
etzazu egin negarrik
ezta inun eta zurea baino
irri polittagorik, irri polittagorik

bizitza ez da inolaz bukatu.. begiratu ingurura izan zaitez zoriontsu.. guk zure alboan beti izango gaituzu..

Utzi iruzkina: