Txiki
Kezka Dantza Taldearen izenean, Ane Sarasketak ...etakitto!ra bidalitako gutuna. Hemendik, kuadrilla osuan partez, mila esker.
Txiki-txiki
bat.
Badira
lagunak bere izate hutsarekin bete-bete egiten gaituztenak; begirada
eder batekin besteen eguna pozten dakitenak; irribarre alai batekin
dena adierazteko gai direnak. Hala jartzen gintuen martxan Martxanek,
dantza gelan sartzen zen bakoitzean. Hori zinen zu.
Gure bihotzak bahitu dituzu Maitane eta zurekin eraman. Baina guk ez zaitugu hain erraz joaten utziko. Eta zurekin jarraituko dugu dantzan, elkarrekin. Agur txiki bat bakarrik. Txiki-txiki bat. Eta ohorerik handiena.
Kezka dantza taldeko lagunak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: