web 2.0 (aRiKeTa) I.A

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2006-11-08 21:52
4

Gaur arratsaldean, Goiena Komunikazioko Iban Arantzabal etorri zaigu Huhezira.

Web 2.0ko  Joxe irakasleak antolatutako hitzaldia izan da. Lastima... berak ezin izan duen egon! (animo!)

Iban, orain 30 urte inguru jaio zen Elgetan. Irakasletza ikasketak burutu ondoren, EHUn euskal filologia ikasi zuen. Baina lan munduan, ez da ikasi duen horretan aritu, beti komunikazioarekin zerikusia duen arloetan aritu da: Sustatu eta Goienako sorrerako partaide izan da besteak beste. Goienan, Telematikaren arduradun gisa lanean ari da azken 3 urteotan.

Debagoieneko Komunikazio Zerbitzuak, logotipoa

Goiena Komunikazio Zerbitzuak-i buruz aritu zaigu Iban. GKZ, telebista,  irratia, prentsa eta telematikaz osatzen da. Hauen oinarri nagusia, komunikatzaile anitzak izatean datzala azaldu digu.

Hau da, ez izatea paperean, interneten edota telebistan trebea, baizik eta gaietan (kirola, ekonomia...), gero hauek edozein komunikabideetako hizkuntza eta erregistroetan moldatzeko gai izango direnak.

Horrexegatik, multimedia kontzeptua, "multitarea"tik bereizti digu. Ez duelako komunikatzaile bakoitzak gai guztietan aditua izan behar.

Honen, ondoren WEB 2.0k mundu honetan daukan garrantzia goraipatu digu, eta aldi berean, pribilegiatuak sentiarazi gaitu, esatean, izugarrizko zortea daukagula horrelako gai bat klasean ikasten dugulako.

Bestalde, Firefox eta Explorer-en artean nahiko matraka sortu da; eta lehenengoaren jarraitzaile sutsu bezala, honek dituen abantailei buruz aritu da, Bill Gates-i nolako "aprezioa" dion ere antzeman dugu.

Pertsonalki, Firefox-a nahiago dut, gure hizkuntzan egoteaz gain, orrialde bakoitzeko ez duelako lehio bat irekitzen...eta Oierrek behin hau erabiltzeko truko pare bat erakutsi zidanez, errezagoa egiten zait internetera honen bidez sartzea.

Huhezin, aldaketa batzuk behar ditugu!

Iban Arantzabal

Iban Arantzabal 2006-11-16 19:15 #1

Aupa,

Oierrek erakutsitako trukillo horiek dira garrantzitsuak. Ia erakusten dizkiguzun gainontzekooi, bale?

Blog elegantea, portzierto. Animo!

malen

malen 2006-11-19 16:47 #2

Iepa Iban!

hasteko, ohore bat, hemendik pasatu ta zu bezelako tipo batek pare bat miñutu eskeintzia blog xume honi.

Trukuak esklusiban bakarrik ditxut salgai....ez noia ezer muxutruk emotera hemen....gainera, Joxekin poliki poliki ikasten juango garenez, ez dot nahi ezer aurreratzerik.jejeje!

ale, mila esker benetan eta ondo segi!!

matx

matx 2006-11-21 11:20 #3

Zelako entxufia malen!! Holako padrinuak nundik atera dozuz?

jaja

BUeno, oiñ bai eh?

Ia laster ikusten dogun berriz elkar... gabonetan...

Pa haundixa BArtzelona aldetik!!

malen

malen 2006-11-21 11:24 #4

aupa!

oinguan baaaaaaaaaaaaaaaai!

esan zestazunian etxera heldu bezain laster ibili nintzan zure erantzunan bila baña uste dot arazo tekniko batzuk edo egongo ziala...

baibai! irakasle onak ditxut benetan!

jejejeej, ba hori, eskertzen da bisitia eta nahi dozunian hemendik pasatzera gonbidauta zauz eh!

ale, laster arte ta ondo ondo ondo segi!

osososogutxi falta da Gabonetarako.

patxo haundi bat.

Utzi iruzkina: