Estilo Liburuaren aurkezpena (aRiKeTa)
Astea ongi bukatzeko, ostiral arratsaldean, Irene Ararrats etorri zitzaigun HUHEZIra.
Irene, Berriako euskara zuzentzailea da eta Estilo Liburuaren aurkezpena egitera etorri zen, primizian gainera.
Lehendabizi, Berriari buruz aritu zitzaigun, gogoraraziz Euskal Herrian daukagun egunkari bakarra dela euskara hutsean eta honez gain, pixkat bitxia ere badela: akziodun, laguntzaile eta harpidedunen diruaz jarraitzen duelako aurrera; eta nahiz eta txikia izan, onena emateko handinahi horrek indarra ematen diela.
Jarraian, Estilo Liburuaren azalpenari ekin zion, erlojuaren kontra(berandutu egin baitzen hitzaldia arazo tekniko batzuegatik).
Komunikabide argi eta idazkera erakargarriaren alde egiten du liburu honek, honen xedea azken finean, euskara normalizatzea delarik.
Ez da arau bilduma bat, (uste dutelako Berria ez dela inor arauak emateko norbaiti, soilik beraien buruari), dudak argitzeko tresna bat da, idazteko baliabideak lantzen ditu, zenbait irizpide ideal markatzen ditu...beti ere praktikotasuna aintzat hartuz.
Ondoren, Estilo Liburua pausoz pauso nola osatua dagoen azaldu zuen, zati bakoitzean aurkitu dezakegunari buruz.
Bukatzeko Samuel Johnsonen esaldi bat erabili zuen: "Ahaleginik gabe idatzia, plazerrik gabe irakurria"
Hau Irenek azaldu zuen guztiaren islada dela esatera ausartuko nintzateke; azken finean, gure hizkuntzaren erabilera egoki batekin, egunkari normalizatu, erakargarri eta argi bat lortzea dutelako helburu Berrian.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: