18 A - 29

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2006-11-29 01:07
6

Motzak...edo luuuuze luzeak izan daitezke urte hauek, neri, neurrira etorri zaizkit. Orain ordubete konturatu naiz segituan iritsi zaiadala nagusien mundura igotzeko luzatutako gonbitea. Nahiz eta amak atzo izan balitz bezala gogoratu,  bera ere konturatu da urte batzuk pasa direla Donostiako poliklinikan Malen agertu zen gau euritsutik.Orduan ere, abisua emanda nuen.....gautxoria izango nintzela zin egin nion munduari.

Orainarte bizitakoa oroitzapen ahaztezin bezala gordeko dut nire altxor preziatuen kutxan, mila milioi perla preziaturen artean bakoitzari bere txokorik goxoena eskeintzeko prest jarraituko baitut; hor bakarrik egon zaitezketelako, ESKERRIK ASKO naizena izaten lagundu didazuelako. Izenik ezin ipini gordetako perla dizdiratsuenei, hainbeste baitira...

...Blog hau ez da haundia, baina lekurik xumeenean ere, nire alboan sentitzen zaituztedalako, denontzako lekua gordeko dut beti nire altzoan, hemendik aurrera danok bat eginda, aurrera jarraituko dugulako, 23, 29 edo 32 urte luuuuzez edo motzez izan.

Hanka sartze eta hutsegiteak albo batera utzi, eta onenetan onenaren oroitzapena mantenduz,  gelditu gaitezen beti gaua balitz bezala.

Patxo haundi bat.

Malen, (...edo Ulazia, edo Ulazium, edo Malenu, edo Malena, edo Urazilo, edo Malentxo, edo Artximalenu, edo Ulaz, edo fr***, edo Malendi, edo...)

"Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait ginaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana eginaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude
." Mikel Laboa

....ta bihar ere hemen izango nauzu....

oier

oier 2006-11-29 09:11 #1

Zoriooooonaaakkkk Maaaaaleeennnn!!!!

Ondo hautatu zenuen zuk noiz jaio, San Andres bezperan, urtero-urtero zure urtebetetzegunean parranda!

oier.

matx

matx 2006-11-29 12:09 #2

Zorionak Malen!!!
Zelako gauzak esaten dozuzen: goizian goiz emozionauko gaitxuzu!!

Aizu, ia nere portalian be eitxen destazun bisitatxo bat eh!!

aupa, eskorpiokide?

Laster arte, eta ondo pasau san andresetan.

Paaaa

matx

matx 2006-11-29 12:12 #3

Portzierto malen, badakizu sustatuko blog lehiaketa antolatu dabela.... Eiñ mezu esplosibo bat, nik beste bat eiñgot, eta elkar aurkeztuko dogu... ze iruditzen? ipod bat da saria!!!

malen

malen 2006-11-29 14:07 #4

Kaixo Araolaza pair!

ESKERRIK ASKOOO! nik be eingotzut bisitatxo bat, ez nekixan zuk be blog bat zekazunik. San Andresetan ondo pasauko dogula ziurtauta dau eh...!

patxo bat Bartzelonaraaaaaa!

ta Sustatuko hortan...uff..neri piyo bat kostatzen jata holako gauzak idaztia...

ondo ondo segi!!

malen

malen 2006-11-29 14:13 #5

sagitario naaaiz!

Josu

Josu 2006-11-29 18:59 #6

Txoixoonak!! (taluagaz) jeje zorionak! gaur gabean kartzelara!

Utzi iruzkina: