Kafesnea
"Landareek ez dute kafesnerik edaten. Ez zaie kafesnea gustatzen landareei edo loreei edo zuhaitzei. Txoriei ere ez. Izekok esan dit. Niri bai. Nik arnasa hartu gabe edaten dut batzuetan kafesnea. Katilu osoa. Eta handiak dira katiluak. Eta osorik edaten dut nik katilua goizetan, arnasa hartu gabe. Hori da errekor handi bat nik daukadana. Ez da egongo munduan beste inor igual errekor horrekin.
Kafesnearen errezeta ikasi nuen atzo. Izekok esplikatu zidan. Gero kafesnea egin nuen. Nik bakarrik. Eta kafesne gozoa egin nuen, munduko gozoena igual. Eta arraroena ere bai, ze izekoren katiluak berdeak dira, kristalezkoak, eta kafesne berdea irten zitzaidan, ez marroia. gero izekori esan nion amak kafesne marroia egiten duela, ez berdea. Izekok esan zidan berdea gozoagoa dela. Gero ikusi nuen egia dela.
Hau da kafesnearen errezeta: lehenengo kafea bota. Kafea termo batean egoten da beti. Kafea da likido bat oso-oso beltza eta izkinetan marroia. umeentzat kafe gutxi-gutxi bota behar da, baina osaba Abelek kafe gehiago botatzen du, eta osaba Simonek gehiago, eta lehengusinak ere bai, eta gero kafesnea nirea baino ilunagoa da.
Gero esnea botatzen da kafearen gainean. Esnea izekok berotu zuen, ze esnea berotzeko suarekin ibili behar da, eta suarekin ibiltzen diren umeak itsu gelditzen dira eta atzamarrak erretzen dituzte eta beltz gelditzen zaizkie atzamarrak bizitza osorako. Horregatik berotu zuen izekok esnea. Baina nik bota nuen katilura, kafearen gainera.
Eta kafea eta esnea daudenean, koilara sartu behar da katiluan, eta bueltak eman. Edo ez: lehenengo azukrea bota behar da eta gero bueltak eman. Hori ez dakit oso ondo, ze atzo esplikatu zidan izekok errezeta eta ahaztu egin zait ordena apur bat. (...)"
Vredaman, Unai Elorriaga.
Iruzkinak
agirre 2007-11-03 15:34 #1
eta ona al zegoen atzo gabena guridin jartzen zuten kafesnea eske nik azkenean es nuen probatu. Urrengo urratzera pasa nitzen zuzenean . konbinatuen errezetarik ez dezu eukoko ez?

zubiaren azkenengo egunak aprobetxatu aioo!!!!

aurtikijin 2007-11-03 22:47 #2
ez nao oso seguru...
ezidazu kaso handirik ein...
halan da be...:torre de londresera juan ta bertako zaindari bat sekuestraizu;eneritz konbenzittu ta beran ortura juan ta bertan limoiak edo naranjak edo edozein suzedaneo hartu...dana nahastau ta bualá!!
on egin:P

Utzi iruzkina: