iItzalita edo estaldurarik gabe
Iritsi da behingoz hainbeste desiratutako oporraldia.
Ia-ia madarikatuak bihurtu dira ondorengo hamabost egunak, baina arazoak gora behera, azkenean bilatu dugu Portugal aldean lotarako tokia. Teknologiak aurrera egin beharrean, atzera pausu handi bat egin duela dirudi. Baina tira, bilatu dugu etxe berria eta gaitzerdi.
Azken egunotan bloga zertxobait biziberrituta mantendu nahi izan dudan arren, hurrengo bi asteetan ez dut idazteko aukerarik izango, ezta denborarik ere, badakizue, zer pentsatu asko izaten da oporretan: hondartza edo piszina, kafe hutsa edo ebakia...
Goza itzazue zuek ere estressik gabeko egunak eta gauak, gozatu zuen ingurukoen konpainiaren epela eta gozatu inguruko herrietako jaiak; aprobetxatu ahalik eta ondoen ikasi behar ez izana, (irailean azterketa bat edo beste dugunontzat animorik handienak!) konturatu ordurako eskularruak eta bufanda jantzita ibiliko baikara, gaztainak eta turroia jateko sasoia berehala iritsiko zaigu, eta horrekin batera urtarrileko azterketak... Baina ez naiz orain uda ozpinez bustitzen hasiko.
Etxean geratzen zaretenok ondo-ondo zaindu Eibar D'or paradisua. Gogor saiatu denok oporretan indarberritzen eta pilak kargatzen; Hilabetea amaitu aurretik makina bat jai zain izango ditugu!
Kanpora joateak hortaz, ez du esan nahi uda garaiko iluntzeetan izaten ditugun lagun arteko solasaldiak amaituko direnik, txosna inguruko berriketak ahaztuko ditugunik, kafesne, garagardo eta ke artean oraindik hamaika istorio geratzen zaizkigu kontatzeko.
Besarkadarik handiena agurtu ezingo zaitudan lagunari, ,ez hain lagunari, Islandiara doan lagunari, irakurri eta idazten ez duenari, egunero bisitatzen didanari, etzi urte t'erdi utzi gintuen begiradarik politenari, sekula irakurtzen ez duenari, ixilik baina fidel hor jarraitzen duenari, trago bat edo beste zor diodanari, bi eguneko laguntasunean sinesten ez duenari, larunbatero dantzara etortzen den ziberespazioko erregeari, eta aipatzea ahazten zaidan mundu guztiari, besarkadarik handiena eta opor zoriontsuak izan ditzazuela.
xxx
Laster arte.
Iruzkinak
mikel 2008-07-29 15:13 #1
<P>Fedia itzuli diazu; bi eguneko laguntasunian berriz sinisten hasi naiz.</P>
<P>Ondo pasa Portugalen, eta zaindu hankia.</P>
Utzi iruzkina: