Koadrilan
Koadrilarena nerabeen erakunde sozial ohikoa da mundu osoan. Baina, nik dakidala, koadrilak, bere zentzurik itxienean, Euskal Herrian bakarrik irauten du heriotzak banatzen gaituen arte. Nerabezarotik hasi (koadrila hausketak modu tragikoan bizitzen dira) eta zahartzarora arte ("halako koadrilakoa naiz" esanez kokatzen dugu gure burua gizartean), honekin edo harekin zenuen harremana agian hoztuko da, baina soka ez da eteten. Elkarren arteko leialtasunaren lege isil baina zorrotz batek gidatzen du koadrilakon ibilbidea. Familiarekin bezalatsu. Horregatik, miraz nago gure antropologoek-eta nola ez duten orain arte koadrila aztertu: gure gizartearen eta gure politikagintzaren muin ezkutu asko ezagutzeko balioko liguke.
Anjel Lertxundi.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: