1000 hitz ala argazki bat?
Una imagen vale más que mil palabras diote askok eta askok,
Niri zalantza sortzen zait esaldi honen aurrean. Baina gai hau beste baterako utziko dut...aurreko batean utzi nuen bezala...
Uztailaren amaieraren aurrean, oporraldiaren erdia edanda geratu dela ohartzen gara, langile askorentzat hainbeste desiotako oporrak gerturatzen daude.
Guk, San Ferminetan izaten diren estatubatuarrak bezalaxe, gure erara, gure neurrira eta ahal izan dugun ondoen atera diogu zukua hilabeteari.
Hori bai, gurasoek gautxori hutsak garela eta ohiko ordutegiez at ibiltzen garela kexatzen jarraitzen dute urtero legez, beti kalean gaudela, eurak lanean ari direla eta etxean gutxi laguntzen dugula...betikoa!.
Hala ere, uztaila aprobetxatu dugun moduan aprobetxatzeak bere justifikazioa du: urruneko Mexikotik, lagunen lagun bat etorri behar izan da bisitan, Diegok mugiarazi gaitu hara eta hona. Gure inguruaz asko gozatu dugun arren, abuztuan urrutira joateko planak egiten aritu garen bitartean ibili gara Gaztelugatxe zein Itzurunen barrena. 1000 argazkiren aurrean, hitzik ez zait geratu, soilik, gurea dena benetan aprobetxatzen ez dakigun sentsazioa.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: