Kategoria: irak
Azala behar du gizonak! Arriskutsuak zirelako, gizateria osotasunean arriskuan jartzen zutelakoan justifikatu zuen Irakeko gerra. Herrialde hura desegin, kaosa nagusitu, eta armagintzarekin ongi aberastu ondotik, Etxe Zuria utzi aitzin bisita egin du Irakera, azkenekoz nonbait. Eta kostako zaio itzultzea.Zapata parea bota zion kazetari batek atzo. Eta zakur deitu, herrialde arabiarretan irain handia. Nork pentsatuko zuen norberaren zapatak bihur zitezkeela arma erasokorra! Lastima muturrean harrapatu ez ziola!Gaur, milaka irakiar eta arabiar atera da kalera, zapatak eskuan. Protestaren, ask...
Enplegu publikoa ia guztiok nahiko genukeen lana da, eta hori ia inork gutxik uka lezake. Hezkuntza Sailak plazaratu dituen oposizioen harira ari naiz. Oposizio hauek arautzen dituen dekretoa (edo dena delakoa, berdin dit) irakurtzen aritu naiz eta ia-ia ezinezkotzat joko nuke lanposturen bat lortzea zeure kabuz aurkeztuko bazenu zure burua, hau da, txanda librean. Nolanahi ere, denbora asko eman duten pertsonek aukera handiagoa izateari guztiz bidezkoa deritzot. Zerbaitengatik sartuko ziren bere garaian, hori ezin uka. Baina dekretoak eta aginduak sortzen eta plazaratzen dituztenei egia e...
Turkiako gobernuak, azken astean, milaka soldadu bidali ditu Turkia eta Irak arteko mugara. Nahiz eta Kurdoen alderdia PKK alde bakarreko su etena deklaratu, turkoek ez dituzte armak utzi eta Kurdoak suntsitzeko prest agertu dira. Azken egunotan Irak eta Turkiaren arteko muga bonbardatu dute, PKKko kideek defentsak dituen lekuetan. Nahiz eta hilketak kondenatu Europar Batasuna, betiko moduan ez du ezer egin eta ez dirudi prest denbora laburrean gatazkaren amaiera ahalbidetzeko. Berriz, giza eskubideen bortxaketa baten aurrean Europar Batasunak soilik mahai baten gainean sarraskiak kondenat...
TuLu-n kafe hartzeko denbora besterik eman ez digunean, Britney Spears metanfetamina pixka bat hartzen ibili zaigu, bitartean Bush, Blair eta Aznar terroristek, hildako gutxi batzuk eragin dituzte Iraken! hori bai eskerrak denek ere biolentzia KONDENATZEN dutela!! tUlU.
Dagoeneko hiru urte iragan dira. Ia denok oroitzen dugu non ginen eta zer egiten ari ginen Madrilen gertatzen ari zenaren inguruko informazioa iristen hasi zenean. Lehen albisteekin, askori burutik pasa zitzaigun ETA egon zitekeela basatikeria haren atzean. Euskaldunon izenean narraskeria dexente eginak ziren, eta hura beste bat izan zitekeen. Zergatik ez? Ez dezagun ahaztu ia 1000 hildako utzi dituela bere historia beltzean...Baina atentatu harek beste estilo bat zuen. Trenak, zibilak, abisurik gabe...Otegiren hitzak, Europatik zetozen berriak, etb.-ek eguerdirako nahiko argi uzten zuten a...
Gaurkoa egun arraroa, jaiki bezain laster bi albiste garrantzitsu. egun askotan zehar zeresana emango duten bi berri : Madrilgo atentatua eta Sadam Hussein-en erailketa. Dagoeneko aspertuta telebistak dioenarekin... honako esaldi ezaguna etorri zait burura: Si no tenemos cuidado los medios de comunicacion haran que amemos alos opresores y odiemos a los oprimidos. Horregatik telebista behingoz itzali eta kalera irtetea erabaki dut!
Asko gusta jat Voltaire sarean argitaratu daben artikulu hau. Bertan argi azaltzen da zelan okertzen ari dan egoera Iraken, guztien kalterako, baina baita amerikarren kalterako be. Bideo bi hauetan ikusten dan modura, matxinoek gero eta indar handiagoa dauke. Irudi hauek telebistan ikusten ez dizen arren, insurgentziak 3.000 soldaduetako base militarrak gogor erasotzeko gaitasuna dauko. Lehenengo bideoan base onen aurkako oldarra ikusten da. Erasotzaileek zenbait munizio biltegi leheraraztea lortu eben. Bigarren bideo Juba frankotiratzeilearen atzanengo ekintzen irudiak dira. Frankotiratze...
Soldadu britainiarrak gazte batzuk jotzen. Grabatzen ari denari entzun behar zaio gero...