Irakeko Sarraskia

neu 1456151794697 neu | 2006-11-20 21:13

Asko gusta jat Voltaire sarean argitaratu daben artikulu hau. Bertan argi azaltzen da zelan okertzen ari dan egoera Iraken, guztien kalterako, baina baita amerikarren kalterako be. Bideo bi hauetan ikusten dan modura, matxinoek gero eta indar handiagoa dauke. Irudi hauek telebistan ikusten ez dizen arren, insurgentziak 3.000 soldaduetako base militarrak gogor erasotzeko gaitasuna dauko. Lehenengo bideoan base onen aurkako oldarra ikusten da. Erasotzaileek zenbait munizio biltegi leheraraztea lortu eben. Bigarren bideo Juba frankotiratzeilearen atzanengo ekintzen irudiak dira. Frankotiratzeile hau (edo hauek, ez bait dago argi pertzona bakar bat dan edo talde bat) nahiko famatu da Baghdaden azken bolada hontan, bere ekintzak direla eta.


Utzi iruzkina: